Elkarrizketa

“Tumorearen barruan ere desberdintasunak daude, zelula anitz”

“Tumorearen barruan ere desberdintasunak daude, zelula anitz”

Natalia Salazar Orbe

Bularreko minbiziaren kontrako seigarren lasterketa egingo du Acambi elkarteak, etzi, Bilbon. Bularreko Minbiziaren Bizkaiko Elkarteak bost kilometroko ibilbidea prestatu du Guggenheim museoaren, Euskalduna jauregiaren eta udaletxearen artean. Aurreikuspenek gainezka egin diete, eta arrakasta handia izan baitu deialdiak. 0 dortsala ere izango da lasterketan parte hartzerik ez dutenentzat, eta diru ekarpena egiteko aukera ere bai Laboral Kutxako kontu korronte batean: ES51 035.0083.27.0830034765. Prebentzioan eta ikerketan indar egin nahi dute aurten ere. Horretarako, kirola egitearen garrantzia azpimarratu dute Acambi elkarteak zein ikerkuntzan burubelarri ari den Maria del Mar Vivanco doktoreak. CIC Bioguneko ikerlaria da bera. Bularreko minbiziari aurre egiteko garrantzitsua izan daitekeen hipotesi bat dute esku artean hark eta haren taldeak.

“Sexualak garen arren, sexualitatea ukatu diegu”

“Sexualak garen arren, sexualitatea ukatu diegu”

Ibai Maruri Bilbao

"Asexualak direla. Haientzat zaila dela bikotea aurkitzea. Seme-alabarik izanez gero, ezintasuna gene bidez pasatuko dietela...". Javi Bengoaren esanetan (Abadiño, 1962), asko dira adimen ezintasuna duten pertsonen sexualitatearen inguruko mitoak. Gorabideko psikologo eta sexologoa da, adimen urritasuna dutenen Bizkaiko elkartekoa. Uste oker horiek hautsi eta sexualitatea garatzen laguntzeko plana ipini dute martxan. Ezintasuna duten pertsonek eta familiek ohartarazi diete horrelako zerbaiten premia zegoela.

“Presoen sostengu eta elkartasunaren kontrako epaiketa da”

“Presoen sostengu eta elkartasunaren kontrako epaiketa da”

Eider Mugartegi

EPPK Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren bitartekari taldeko kideen aurkako operazioan atxilotu zuten Arantza Zulueta (Lekeitio, Bizkaia, 1960) abokatua, 2014ko urtarrilean, beste zazpi lagunekin batera, Guardia Zibilak EPPKren Mintzaidetza Lanetarako Taldearen kontra egindako operazioan. Espetxeratzea eta bakartzea pairatu ondoren, epaiketari egingo dio aurre orain, presoen babes taldeetan aritzea egotzita auzipetuta dauden beste 46 lagunekin. Astelehenean hasiko da, Espainiako Auzitegi Nazionalean. Bihar, manifestazio nazionala egingo da Bilboko kaleetan: 17:30ean hasiko da.

“Disfrutatzen dudan bitartean, arraunean jarraituko dut”

“Disfrutatzen dudan bitartean, arraunean jarraituko dut”

Javi West Larrañaga

Jon Elortegi (Barrika, 1977) aparteko arraunlaria da, eta horren erakusle dira dauzkan sei Kontxako Banderak; lau Urdaibairekin lortuak, eta bi Castrorekin. 2016an hasi zen Deustuko seniorren entrenatzaile lanetan, azken Kontxako bandera irabazi eta astebetera. Aurten, KAE 1 ligatik TKE arraunlarien lehen ligara igo daitezke deustuarrak, kanporaketetara heldu eta ondo lehiatuz gero.

“Ez naiz kiroletik bizi, eta ez dut uste bizi ahalko naizenik”

“Ez naiz kiroletik bizi, eta ez dut uste bizi ahalko naizenik”

Amaia Igartua Aristondo

Ekainaren azken egunean, Europako Duatloi Txapelketa jokatu zen Errumaniako Targu udalerrian. Irene Loizate (Durango, 1995) lehena izan zen helmuga zeharkatzen. Aurtengo enegarren garaipena da lasterkariarentzat: Espainiako Txapelketa irabazi zuen apirilean, diziplina berean, eta Oñatiko 10 kilometroak, Europako Txapelketa bereganatu baino astebete lehenago. Azken urteetako joera positiboa berretsi du 2019an, baina garaipen horiek guztiak ez zaizkio aski jarraipena bermatzeko. Hurrengo urteetan kirolean jarraitu nahi du, baina afizio moduan, halabeharrez, kirolak ez baitio bizitzeko lain ematen. BAMEa (barruko mediku egoiliarra) ere prestatzen ari da, ogibidea ziurtatze aldera.

“Alternatibak eraiki daitezke txikitasunetik eta umiltasunetik”

“Alternatibak eraiki daitezke txikitasunetik eta umiltasunetik”

Javi West

Uribe Kostako "urbanismo basatiari" aurre egiteko helburuz eskualdean sortu berri duten GuNe kolektiboko gazteetako bat da Ander Dokando (Getxo, 1996). Tosuren aldeko eta Bilbo Metropolitarreko Lurraldearen Zatiko Planaren (LZP) aurkako mugimenduetatik edan du kolektiboak. Era batean, GuNek Tosuko borrokaren zikloa ixten duela dio Dokandok: landa hori lehentasun moduan izan beharrean, kolektiboak eskualdeko beste proiektuetan ere jarriko duela fokua, ikuspegi "globalago" batekin.