Arkaitz Santamaria (Ugao, 1978) kirolzale sutsua izan da betidanik, baina duela ia hamar urte mikosi fungoide izeneko azal linfoma diagnostikatu zioten; bizitza guztiz aldatu zitzaion. Anaiaren hezur-muin transplanteak eman zion bizitzeko aukera berria, eta harrezkero kirola eta aktibismoa bihurtu dira haren armarri. Txirrindulari amorratua izateaz gain, muin donazioaren mezua biziki eta indartsu zabaltzen du ikastetxeetan,...
Elkarrizketa
«Trafikoarekin bizitzen jakin behar dugu, baina egokitzapen batzuk behar dira»
EHUko Erizaintza eta Osasun Sustapena ikerketa taldeak Bilboko hiru auzotako hirigintza diseinua aztertu du, jarduera fisikoa sustatzen eta oztopatzen duten elementuak identifikatzeko asmoz. Zehazki, Deustu, Uribarri eta San Frantzisko auzoetako hainbat bizilagun taldek parte hartu dute, eta ondorioztatu garrantzitsua dela berdeguneak egotea, lekuetara iristeko oztoporik ez izatea, eta leku irekiak eta erabilera anitzekoak eskura edukitzea. Fotovoz...
«Zientzian jantzia den gizarte bat demokratikoagoa da»
Dibulgatzea ez da lan erraza. Argi utzi du hori Iker Badiola EHUko irakasle, ikerlari eta Kultura Zientifikoko Katedraren zuzendariak (Ondarroa, 1978). «Zientzialari bat dibulgatzera doanean ikus-entzule ez-espezializatuen eta heterogeneoen aurrean, ahalegindu behar du gauzak sinplifikatzen, baina edukiz hustu barik». Bada, era berean, esker oneko jarduera bat, Badiolak azpimarratu duenez: baliotsua hala gizartearentzat nola zientzialarientzat. Haurra zinenean...
«Txapela eta andreen zapia berreskuratzea ona litzateke euskal nortasuna erakusteko»
Etnografoarena ez da bakarrik egin beharreko lan bat. Hori ondoriozta daiteke, behintzat, Amaia Mujika Goñiren azalpenak entzunda (Bilbo, 1958). Euskal jantzi tradizionalaren inguruko ikerketez berba egitean, edo portzelanari buruzkoez, edo Bilboko Begoña auzoaz, hainbatetan nabarmendu du prozesuotan jende andana bat ezagutu duela, makina batekin hitz egin duela. «Elkarrizketen bidez asko ikasi dut. Hor daude nire...
«Istorioak ez galtzeko eta nonbaiten iraunarazteko nahiak bultzatu du liburuaren sorrera»
Absentziak eta hutsuneek hauspotuta jaio da Julen Nafarrate kazetariaren (Berango, 1986) eta Ines Bermejo artistaren (Getxo, 1986) liburu berria: Non daude Getxoko LGTBIQ+ nagusiak? Getxoko LGTBI kolektiboaren memoria historikoaren inguruko daturik ez egoteak bide eman zion 2022an Gu ere bagara erakusketari, eta kale erakusketa hura testigantza liburu ilustratu bilakatu da orain. Ostiralean aurkeztu zuten Algortako Abian kultur...
«Gauzarik demokratikoena egiten ari gara: estatuak egin beharko lukeen hori»
Jakin-mina akuilu izan du Luz Estella Romero abokatu ekofeministak (Baranoa, Kolonbia, 1977) bere ibilbide profesionalean eta aktibismoan. Asocolemad kolektiboarekin batera, bortxaz desplazaturiko andreen eskubideak defendatzen ditu, besteak beste. «Indarkeria ekonomikoa indarkeria matxista dela salatzen dugu», azaldu du. Gaur egun, antzeko egoeran dago Romero bera: Kolonbiako Estatuaren erasoen ondorioz erbesteratu beharra izan zuen 2021ean, eta Bilbon...
«Bazkide, bezero eta bizilagunik gabe ez genituzkeen ehun urte beteko»
Ehun urteko ibilbidearen ostean, Zamudio-Derioko Lur langileen Kooperatiba erreferentea da Txorierriko nekazaritzaren eta abeltzaintzaren esparruan. 1925ean sortu zen, eta tradizioa eta modernitatea uztartuz, garai berrietara egokituz joan da. Idoia Zarate Kooperatibako langilea da 1980ko hamarkadaren amaieratik, eta dendako arduradun moduan dabil orain. Maiatzaren 15ean ospatu zuten kooperatibaren mendeurrena, San Isidro egunean, nekazarien patroia eta landa eremuaren...
«Esplorazio espeleologikoaren oinarrietako bat hau da: topatu duguna zegoen bezala uztea»
Leize bat ikusi zuen aurreneko aldian lurrazpiari lotuta geratu zen Javier Moreno (Bilbo, 1973). Gernika-Lumoko Ades espeleologia taldean ari da orain. Artean nerabea zela murgildu zen espeleologian, eta hainbat hamarkadatako ibilbidea egina du dagoeneko kobazuloen esploratzaile gisara. Ekarpena aitortu diote berriki: Euskal Herriko kobak batzen dituen Lurpea elkartearen saria jaso du. 16 urterekin hasi zinen...
«Martin Etxea bezalako ekimenak gero eta beharrezkoagoak dira»
Gallartako (Abanto) Santa Juliana auzoan dago Martin Etxea harrera gunea. Bertan, bizitzeko leku bat ematen diete Euskal Herrira esku hutsik datozen migratzaileei, eta gizon-emakume horien gainontzeko beharrizanak bermatzen dituzte: jana, osasun arreta eta errolda. Horretaz gain, jaioterrian jazarpena sufritzen duten giza eskubideen ekintzaileei babesa ematen diete. Izan ere, Meatzaldekoa ez da harrera gune soil bat,...
«Intrusismo handia dago loreen munduan: orain, supermerkatuetan ere saltzen dituzte»
Zerrenda luzeak dira, eta abar batekin zarratu beharrekoak kasik. Batetik, ogibideak: izan da hainbat fabrikatako behargina, ume zaintzailea, garbitzailea, eta, azken berrogei urteetan, lore saltzaile ari da. Bestetik, lan boluntarioak: Barakaldoko Lutxana auzoko jai batzordeko kide da duela 35 urtetik, herriko Pentsiodunen Plataforman ere badabil, eta hil hurren dauden txakurrei aterpea eskaintzen die. Hori dela...