Bizkaiko hogei osasun etxetan ez dago beroaren aurkako baliabiderik, ELAren arabera

Bizkaiko hogei osasun etxetan ez dago beroaren aurkako baliabiderik, ELAren arabera

Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa, eta horrek ondorioak izan ditu Bizkaiko osasun etxeetan ere. Korridore eta geletako bero handia dela-eta sinkopeak eta bestelako intzidentziak izan direla salatu du ELA sindikatuak. Lehenago ere izan dira antzeko egoerak, baina arazoa geroz eta larriagoa da klima aldaketaren eraginez. «Lehen, egun solteak izaten ziren halakoak, baina ohiko bihurtzen ari dira», azaldu du Esther...

Hutsari izandako izutik sortutako mapak

Hutsari izandako izutik sortutako mapak

Bilboren 725. urteurrena ospatzeko asmoz, hiriaren historia azaltzen duen erakusketa «berezi» bat antolatu du Itsasmuseumek: Bilbo eta bere portua itsas kartetan. Erdi Arotik XX. mendera arteko dokumentuak daude. «Bilbora iristeko itsas bideak irudikatzen dituzten berrogei dokumentu baino gehiago jaso ditugu horretarako», aurreratu du Ramon Oleaga itsas mapetan aditu eta museoko komisarioak. «Gehienbat, Nerbioi ibaiak eta portuak hiriarekin duten harremana irudikatzen dituzten...

Deserriratze kolektibo baten kronika bisuala

Deserriratze kolektibo baten kronika bisuala

1939ko abuztuaren 4an, 36ko gerran gailendutako faxisten errepresaliak saihesteko, 2.500 errefuxiatu errepublikanok Txilera egin zuten ihes, Frantziatik atera zen Winnipeg ontzian. Hilabete inguru behar izan zuten helmugara heltzeko, eta, bitartean, bidaiaren egunerokoa idatziz jaso zuten, hiruzpalau orrialdeko egunkarietan. Laurogei urte pasatxoko tartean, eskuizkribuak berreskuratu egin dira, testuingurua ipini zaie, eta beste euskarri batez ere jantzi da memoria hura: erbesteratu haien...

Oparotasun erakustaldia

Oparotasun erakustaldia

Eraikin bat aterpea baino gehiago da: ikur bat ere izan daiteke, esate baterako. Hori dela-eta izan zen hain malkartsua Bizkaiko gobernuari egoitza egoki bat topatzeko bidea. Bernardo Garcia de la Torre arkitektoak azaldu duenez, aurreneko asmoa ez zen izan jauregi bat eraikitzea, ezta hura Bilboko Kale Nagusian kokatzea ere. [articles:2144690] XIX. mendearen bukaeran, Alberto Palacio arkitektoak erabilera anitzeko eraikin baten...

Bederatzi mende 125 urteko eraikin batean

Bederatzi mende 125 urteko eraikin batean

Izan daiteke oparo hornituriko sabai garaia, edo harri zuriz moldatutako zutabe dotorea, edo eskailera luzeak estaltzen dituen alfonbra gorri bizia, edo ataria apaintzen duten koadro abstraktuetako bat. Edo izan daiteke beste edozein detaile. Badirudi-eta taldea osatzen duten hamabost bisitarietako bakoitzak bere ertz kutuna topatu duela Bizkaiko foru jauregian, bakoitzak norabide batean bihurritua baitu lepoa. Olaia Cancelo gidaria berbetan hasi den...

Zortedunak gu

Zortedunak gu

Esango nuke ez garela bizibide ohikotik igarotakoak, ez ditugula heziketa eta bizitzeko era konbentzionalak izan. Izan ere, familien arteko komunitate batean hazi gara, zeinaren zutabeak elkarbanatzea eta norbere barne-hazkuntza izan diren. Amalurra izena du eta Artzentalesen dago, Enkarterri sakonean. Irene izeneko emakume batek kontzientzia-lanaren bueltan sortutako taldearen parte ziren gure gurasoak, eta taldearen taupada bateratuen ondorio izan zen elkarrekin bizitzera...

«Minbiziak bizitza aldatu digu, baina prest gaude berriz disfrutatzeko»

«Minbiziak bizitza aldatu digu, baina prest gaude berriz disfrutatzeko»

Arkaitz Santamaria (Ugao, 1978) kirolzale sutsua izan da betidanik, baina duela ia hamar urte mikosi fungoide izeneko azal linfoma diagnostikatu zioten; bizitza guztiz aldatu zitzaion. Anaiaren hezur-muin transplanteak eman zion bizitzeko aukera berria, eta harrezkero kirola eta aktibismoa bihurtu dira haren armarri. Txirrindulari amorratua izateaz gain, muin donazioaren mezua biziki eta indartsu zabaltzen du ikastetxeetan, martxa solidarioetan eta askotariko erronketan....

Dragoi batean bermatuta

Dragoi batean bermatuta

Lehen begi kolpean antzematen da ez dela ohiko ontzi bat: dragoi baten burua darama brankan, eta ezkata gorriz daude apainduta hegalak. Eta itxuratik harago, tripulazioaren ezaugarriek are bereziagoa bihurtzen dute; batik bat, aniztasunagatik: 30 urte inguru ditu arraunlari gazteenak, eta hainbat belaunalditako kideak daude, ia 70 urtera artekoak; emakumeak dira gehienak, baina hiruzpalau gizonek ere izena eman dute; eta askotarikoak...

Bizkaian 360.000 lanpostu bete beharko dira hemendik hamar urtera

Bizkaian 360.000 lanpostu bete beharko dira hemendik hamar urtera

Bizkaiko Foru Aldundiak 2020an sortu zuen lehen Enplegu Plana, eta orduko ziurgabetasun giroak erabat baldintzatu zuen bide orria: plan «erreaktibo» bat izan zen hura, COVID-19aren pandemiak «sektore guztietan» eragindako ondorioei erantzutera bideratua, Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuaren arabera. Bigarren Enplegu Planak (2024-2029) beste helburu bat izango du: lan merkatuaren aldaketei aurrea hartzea. Izan ere, Lanbideren Futurelan...

Inoiz deitu didanari

Inoiz deitu didanari

Ez nago idatzizko mezuen kontra, baina… Bi minutuko audio batekin hasi dut eguna. Aspaldi ez dugu elkar ikusten; laguna Donejakue bidea egiten ari da, eta nire etxe ondotik pasatuko da bihar. Hortaz, elkarrekin bazkaltzea nahiko luke eta, ahal bada, dutxa bat ere eskertuko lukeela dio. Gustura erantzun diot bi minutu eta hamar segundoko audio batekin. Bai, pertsona horietakoa naiz. Esan...