Elkarrizketa

«Ondarearen kontzeptua ez da estatikoa; denborarekin aldatu egiten da»

«Ondarearen kontzeptua ez da estatikoa; denborarekin aldatu egiten da»

​Ikerketa arkeologikoen berri emateko, Bizkaiko historia ezagutarazteko, eta material arkeologikoak biltzeko eta zaharberritzeko ekintzak bultzatzen ditu Bizkaiko Arkeologia Museoak. Duela hamabost urte ireki zituen ateak, Bilbon, arkeologia gizarteratzeko helburuarekin, hain justu. Beste aditu batzuekin batera, Iñaki Garcia Camino arkeologoak (Muskiz, 1958) proiektu horren sorreran parte hartu zuen, eta, haren ibilbide profesionala kontuan hartuta, museoko zuzendari izendatzea erabaki zuten. Izugarrizko...

«Eskuz marrazteak gizatasuna ematen die komikietako protagonistei»

«Eskuz marrazteak gizatasuna ematen die komikietako protagonistei»

​Hiruzpalau urte zituenean hasi zen marrazten Jon Mikel Bañales (Bilbo, 1998), gurasoen ofizioek eraginda, gehienbat. Izan ere, Goio Bañales aita komiki gidoilaria du, eta, Maria Jose Lopez amarekin batera, Trokola Bizkaiko lehenengo fanzinea sortu zuen 1980ko hamarkadan. Haien pasioa bere egin du Bañalesek, eta, Arte Ederretan lizentziatu ostean, DC Comics AEBetako argitaletxerako komikiak sortzen ditu orain. Bilboko...

«Txistuak jai giroari lotuta egoten jarraitu behar du: transmisioa kalean egiten da»

«Txistuak jai giroari lotuta egoten jarraitu behar du: transmisioa kalean egiten da»

​Bilboko Musika Eskolako gelan sartu bezain laster ohartarazi du Jasone Akizu (Ondarroa, 1967) txistulari, eskolako irakasle eta Euskal Herriko Txistulari Elkarteko idazkariak: «Leku bizia da». Hainbat kartelek dekoratzen dituzte hormak —Bilboko Udal Txistulari Bandaren kontzertu bat, Euskal Herriko Txistulari Gazteen Txapelketa, Brundibar umeentzako opera…—, baita ikasleek egindako hiruzpalau marrazkik ere, eta gelak intsonorizatu gabe egoteak...

«Haur batek eskolan hartzen du lehen aldiz ijito izatearen kontzientzia»

«Haur batek eskolan hartzen du lehen aldiz ijito izatearen kontzientzia»

​Ijitoen Nazioarteko Lehen Kongresua egin zuten Londresen 1971ko apirilaren 8an, eta, han, euren herriaren bandera eta ereserkia adostu zituzten. Lehen batzar horren ondorioz, hain zuzen, apirilaren 8an ezarri zen Ijitoen Nazioarteko Eguna. Aurten, ordea, asteazkenean ospatuko du Kale dor Kayiko ijito elkarteak, Bilboko Plaza Barrian, 10:30ean. Romani Jaia izendatu dute ekitaldia, eta, Oscar Bizarraga (Barakaldo, 1965) elkarteko zuzendariak aurreratu duenez,...

«Gaur egungo gazteentzat bitxi batek ez du lehen guretzat zuen garrantzia»

«Gaur egungo gazteentzat bitxi batek ez du lehen guretzat zuen garrantzia»

​Ehun urtetik gora dituzten denden eguna izan da eguaztena Bilbon. Lehen aldiz ospatu dute 66 negoziok. Tartean dago XIX. mendean sortutako Fernando Monge bitxi denda. Manuel Mongek (Bilbo, 1953) duela 46 urte hartu zuen birraititak sortutako negozioaren ardura. Elkarrizketan hainbatetan esan du ez duela mezu ezkorrik eman gura, baina iruditzen zaiola bitxien sektorea «estu eta...

«Trantsizio ekosozial bat bultzatzeko, puzzleko pieza oso garrantzitsua da energia komunitatea»

«Trantsizio ekosozial bat bultzatzeko, puzzleko pieza oso garrantzitsua da energia komunitatea»

​Klima, ingurumen eta energia krisien ondorioz, lehen lerroan jarri dira azken urtean energiari buruzko gaiak. Jakinik Euskal Herria kanpoko energia iturrien «menpeko» dela, tokiko energia komunitateak bultzatzen ari dira azkenaldian, eta horren erakusgarri da Uribe Butroeko energia komunitate sortu berria. Butroi Bizirik Trantsizioan taldearen proiektua da, eta bertako kideetako bat da Eneko Olabarrieta (Gamiz-Fika, 1987)....

«Antiespezismoa borroka politikoa da: diskriminazioa salatzen ari dira»

«Antiespezismoa borroka politikoa da: diskriminazioa salatzen ari dira»

​Jaietan animaliak erabiltzeari uztea: hori da Bilboko mugimendu antiespezistak dituen jomugetako bat. Aurrekari indartsuak dituzte, Irene Barañano (Laudio, Araba, 1998) EHUko doktoregaiaren eta Piztiak konpartsa antiespezistako kidearen hitzei erreparatuta: mende aldaketan, zezenketen kontrako mugimenduak hauspoa hartu zuen Bilbon, eta makina bat ekintza eta manifestazio egin dituzte bi hamarkadatan. Hiribilduko mugimendu antitaurinoaren historiaz mintzatu zen Barañano...

«Pozten naiz Everest mendira igo izanaz, garun paralisia ikusarazten lagunduko duelako»

«Pozten naiz Everest mendira igo izanaz, garun paralisia ikusarazten lagunduko duelako»

​Ez da izan mendizale amorratua; are, gutxitan zapaldu du mendia. Javier Lopez Pagazaurtundua (Zalla, 1969) Aspace Bizkaia erakundeko beharginak —garun paralisia du—, ordea, erdietsia du zale eta profesional askoren ametsa: Everest mendian egotea. 2022an gertatu zen: Urbegi fundazioaren Lo Imposible sarien eskutik, zazpi etapa osatu zituen hogei laguneko talde baten laguntzaz—tartean, Alex Txikon Lemoako mendizalea—,...

«Osasun sistema publikoa desegiten ari dira pixkanaka»

«Osasun sistema publikoa desegiten ari dira pixkanaka»

​Aspaldiko kezka da Osakidetzaren egoera Osasungintza Publikoaren Aldeko Herri Plataformarentzat. Beste kontu batzuen artean, EAG etengabeko arretako guneak ixten ari direla salatu dute plataformako kideek, eta nabarmendu dute herritarren kalterako izango direla osasun arretan egindako murrizketak. Mireia Saiz bozeramaileak (Barakaldo, 1983) gaineratu du Osakidetza pribatizatzeko «beste estrategia bat» dela hori, eta, egoera salatzeko, manifestazioa egingo...

«Berdintasunean atzerapausoak ematen ari dira, berdintasuna lortuta dagoela pentsatzeagatik»

«Berdintasunean atzerapausoak ematen ari dira, berdintasuna lortuta dagoela pentsatzeagatik»

​Kooperazioan oinarritutakoa izan behar luke zientziak, eta zirrara eragilea dibulgazioak: hala uste du Marta Macho Stadler EHUko Matematika saileko irakasle eta dibulgatzaileak (Bilbo, 1962). Eta biek ala biek erreparatu behar diote bazterrekoari. Duela hamar urtetik, EHUren Mujeres con Ciencia bloga koordinatzen du Macho Stadlerrek, non emakume zientzialariak eta haien ekarpenak helarazten dituzten. Bizkaiko Foru Aldundiak...