Iritzia

Paperezko ideiak

Paperezko ideiak

Zorionak. Maiatza pasatu da, eta bizirik jarraitzen dugu. Ehunka palestinarrek ez dute zorte bera izan. Urtero, sasoi honetan, pause-ri emateko gogoz egoten naiz. Bizitza ikasturteka ikusten dugunon beste tara bat. Biziraupen botoia sakatuta banenbil bezala da. Horregatik, ekainean, opor usainarekin batera, tabernako serbileta batean udarako aholkuak idazten aritu nintzen atzo. Gaur, jengibre infusioa eta nire paperezko...

Ongi etorri, ingeniariak

Ongi etorri, ingeniariak

Agertokia ezaguna da, herriko denda bat, ez oso handia; patata poltsak, olio botilak eta pare bat goxoki pakete ditu atrezzo. Lekua edozein izan zitekeen: Markina-Xemeingo Goiko Portala edo Bilboko Kale Nagusiaren atzeko kalea. Baina gidoia bera da. Dendako atetik sartu orduko harrapatzen zaitu horrelako soinu metalizatu batek, ahots erdi moztu batek, eta haren atzetik entzuten...

‘Elagunak’

‘Elagunak’

Esanahi oso ezberdina duten bi berbaren lotura da elaguna: laguna eta ELA gaixotasunaren erdarazko akronimoa —AEA alboko esklerosi amiotrofikoa—. Hizkera zientifikoan, sendabiderik gabeko gaixotasun neurodegeneratibo bat da AEA. Lengoaia gizatiarragoan, aldiz, zurea eta gertu duzun lagunen bizitza errotik aldatuko duen zaplaztekoa. Duela urtebete inguru koinatuari diagnostikatu zioten. Lehen sintomak agertu zirenetik diagnostikoa eman arte, denbora luzea...

Bridgestone: ez dago inor sobran

Bridgestone: ez dago inor sobran

Begiak Vatikanoan izan ditu munduak azken asteetan, eta geure burua zeharo ez fededun izendatu dugunok ere ditxosozko tximiniatik ke zuria noiz aterako zain ibili gara. Beste asko bezala, gure hiztegira batu ditugu konklabe, fumata eta kardinal hitzak, eta ezbairik gabe jarraitu dugu Leon XIV.aren izendapena. Bitartean, horrelakoetan gertatzen den bezala, oharkabean pasatu zaizkigu gurean gertatzen...

Ukabilkada sabelaldean

Ukabilkada sabelaldean

Medikuntza ikasi nuen EHUren Leioako campusean. Bide luzea eta malkartsua izan arren, azkenean iritsi ginen helmugara; arnasestuka, baina zeharkatu genuen tituluaren marra. Sei urteko gradua da, eta horietako hiru Leioan ematen ditugu; batez ere, teoria baita hasierako urteen zutabea. Ondoren, karrerako bigarren erdia ospitalean ikasten dugu; zehazki, ospitaleetako dozentzia-unitateetan. Beraz, guztiok gune bakar batean egotetik ospitaleetako...

Maiatzaren 2an

Maiatzaren 2an

Atzo izan zen Maiatzaren Lehena. Oso ondo aukeratutako hitzak erabiltzen zituenez, utziko didazue Estepan Urkiaga Lauaxeta-ren Langile eraildu bati olerkiko zati bat ekartzen: Txapel-okerrak edango yabek ardao onena Gomez-etxian./ Ene Bizkaiko miatze gorri, zauri zarae mendi ezian! Urteak pasatuta ere, Lauaxetaren berbak egoki ekarrita daude: meatzean ez bada, fabrikan, eta txapel-okerren ahotan ez bada, enpresa buruenetan....

Lagunekin beti bai

Lagunekin beti bai

«Honakok leihotik salto egiten badu, zuk ere bai?». Behinola esan zidaten hori, artean umemokoa baino ez nintzela, eta, harrezkero, harlauza pisutsu bat izan dut lepo gainean. Bueno, behinola-behinola ez, askotan esan didate. Ez dut gogoan galdera hori egin zidaten lehen aldia, ezta noren ahotik entzun nuen ere, baina badakit umezaroan hasita, gelditu barik errepikatutako galdera...

Euskaran gara herri

Euskaran gara herri

Marmeladan igeri egitea. Aspaldi izan nuen lanean nagusi bat metafora hori maiz erabiltzen zuena. Esango nuke gauza gutxi ikasi niola nagusi horri, eta baliteke hori izatea gordetzen dudan haren herentzia bakarra. Eta, egia esan, marmeladan igeri egitearena euskara azken boladan pairatzen ari dena definitzeko modu ezin hobea da. Aurrera egin nahi bai, baina trabek, oztopoek eta erasoek...

Luxuzko gaztetxea

Luxuzko gaztetxea

Azken egunetako albisteak dira biak: Errekaldeko Etxarri II gaztetxea hustu dute eta Azkuna zentroko Lantegia espazioa STEAM gune bihurtuko dutela iragarri dute Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta La Caixa fundazioak. Herritarrek bi erabakien aurrean kontrakotasuna azaldu dute. Gaztetxearen alde manifestazioa egin zuten auzokideek huste aginduaren bezperan, eta 60 elkarte eta eragilek elkartasun manifestua sinatu zuten. Instituzioen erantzuna...

Mugiezin

Mugiezin

Sentsazio arraro batek zabaldu dizkit begiak gaur, behar lukeen baino beranduago den susmoak. Eta gaurkoa ere ez zen sentsazio okerra, ia ordubete luzatu baitzait loaldia iratzargailuari okerreko botoiarekin erantzun ostean —atzeratu beharrean, desaktibatu egin dut—. Kolpe batez jaiki naiz ohetik, eta topatu ditudan lehen trapuak jantzi ditut. Atzo sobera geratutako kafea berotu gabe hartu, eta...