Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da aurtengoa, eta horrek ondorioak izan ditu Bizkaiko osasun etxeetan ere. Korridore eta geletako bero handia dela-eta sinkopeak eta bestelako intzidentziak izan direla salatu du ELA sindikatuak. Lehenago ere izan dira antzeko egoerak, baina arazoa geroz eta larriagoa da klima aldaketaren eraginez. «Lehen, egun solteak izaten ziren halakoak, baina ohiko bihurtzen...
Albisteak
Oparotasun erakustaldia
Eraikin bat aterpea baino gehiago da: ikur bat ere izan daiteke, esate baterako. Hori dela-eta izan zen hain malkartsua Bizkaiko gobernuari egoitza egoki bat topatzeko bidea. Bernardo Garcia de la Torre arkitektoak azaldu duenez, aurreneko asmoa ez zen izan jauregi bat eraikitzea, ezta hura Bilboko Kale Nagusian kokatzea ere. [articles:2144690] XIX. mendearen bukaeran, Alberto Palacio...
Deserriratze kolektibo baten kronika bisuala
1939ko abuztuaren 4an, 36ko gerran gailendutako faxisten errepresaliak saihesteko, 2.500 errefuxiatu errepublikanok Txilera egin zuten ihes, Frantziatik atera zen Winnipeg ontzian. Hilabete inguru behar izan zuten helmugara heltzeko, eta, bitartean, bidaiaren egunerokoa idatziz jaso zuten, hiruzpalau orrialdeko egunkarietan. Laurogei urte pasatxoko tartean, eskuizkribuak berreskuratu egin dira, testuingurua ipini zaie, eta beste euskarri batez ere jantzi...
Hutsari izandako izutik sortutako mapak
Bilboren 725. urteurrena ospatzeko asmoz, hiriaren historia azaltzen duen erakusketa «berezi» bat antolatu du Itsasmuseumek: Bilbo eta bere portua itsas kartetan. Erdi Arotik XX. mendera arteko dokumentuak daude. «Bilbora iristeko itsas bideak irudikatzen dituzten berrogei dokumentu baino gehiago jaso ditugu horretarako», aurreratu du Ramon Oleaga itsas mapetan aditu eta museoko komisarioak. «Gehienbat, Nerbioi ibaiak eta portuak...
Bederatzi mende 125 urteko eraikin batean
Izan daiteke oparo hornituriko sabai garaia, edo harri zuriz moldatutako zutabe dotorea, edo eskailera luzeak estaltzen dituen alfonbra gorri bizia, edo ataria apaintzen duten koadro abstraktuetako bat. Edo izan daiteke beste edozein detaile. Badirudi-eta taldea osatzen duten hamabost bisitarietako bakoitzak bere ertz kutuna topatu duela Bizkaiko foru jauregian, bakoitzak norabide batean bihurritua baitu lepoa. Olaia...
Dragoi batean bermatuta
Lehen begi kolpean antzematen da ez dela ohiko ontzi bat: dragoi baten burua darama brankan, eta ezkata gorriz daude apainduta hegalak. Eta itxuratik harago, tripulazioaren ezaugarriek are bereziagoa bihurtzen dute; batik bat, aniztasunagatik: 30 urte inguru ditu arraunlari gazteenak, eta hainbat belaunalditako kideak daude, ia 70 urtera artekoak; emakumeak dira gehienak, baina hiruzpalau gizonek ere...
Bizkaian 360.000 lanpostu bete beharko dira hemendik hamar urtera
Bizkaiko Foru Aldundiak 2020an sortu zuen lehen Enplegu Plana, eta orduko ziurgabetasun giroak erabat baldintzatu zuen bide orria: plan «erreaktibo» bat izan zen hura, COVID-19aren pandemiak «sektore guztietan» eragindako ondorioei erantzutera bideratua, Teresa Laespada Enpleguko, Gizarte Kohesioko eta Berdintasuneko foru diputatuaren arabera. Bigarren Enplegu Planak (2024-2029) beste helburu bat izango du: lan merkatuaren aldaketei aurrea...