Elkarrizketa

“Bizitzeko eredu jasangarriagoak daudela erakutsi nahi dugu”

“Bizitzeko eredu jasangarriagoak daudela erakutsi nahi dugu”

Natalia Salazar Orbe

Ingurumenarekin kezka duen talde plural bat batu eta Makatzak elkartea sortu da Arratian; Aralarri buruzko dokumentala eman dute asteon. Urtarrilaren 23rako, GuraSOS plataformaren hitzaldi bat antolatu dute Lemoan, airearen kalitateari buruz. Oihane Astui Zulaikak (Bermeo, 1977) eta Igor Bernaola Abasolok (Igorre, 1975) taldearen asmoak azaldu dituzte.

“Ekosistemaren funtzioaniztasuna eskatzen du jendeak”

“Ekosistemaren funtzioaniztasuna eskatzen du jendeak”

Aintzina Monasterio Maguregi

EHUko Landareen Biologia eta Eskologia Saileko ikerlaria da Nekane Castillo Eguskitza (Bilbo, 1988). Urdaibaiko ekosistema zerbitzuen balorazio ekonomikoa egin dute, eta, horretarako, bertako biztanleen kudeaketa lehentasunak aztertu dituzte. David Hoyos Sarrikoko unibertsitateko ingurumen ekonomialariarekin egin du bere tesiko lan hau, kontserbatzio eta kudeaketa politikak ezartzeko baliagarria izateko helburuarekin. Herritarrek ekosistemen egoera osasuntsua edo paisaiaren funtzioaniztasuna eta iraunkortasuna bilatzen dutela ondorioztatu dute.

“Iparragirreren gitarra sinbolo bat da, eta horrek egiten du berezi”

“Iparragirreren gitarra sinbolo bat da, eta horrek egiten du berezi”

Ander Makazaga Conde
Duela hilabete batzuk, Laura Vicariorekin harremanetan jarri zen Enkarterrietako Arkeologi Museoko zuzendaria. «2020. urtean Jose Maria Iparragirre koplariaren jaiotzaren berrehungarren urteurrena beteko dela-eta, haren gitarra zaharberritzeko proposamena egin zidan. Esan zidan datorren urtean musikaria omentzeko ekitaldi bereziak antolatuko dituztela, eta oso aproposa iruditu zitzaidan».

“Gure hiriei buruz informazio gehien dutenak turistak dira”

“Gure hiriei buruz informazio gehien dutenak turistak dira”

June Prieto

Lutxo Egiak (Bilbo, 1969) neguko egunik petralenean erakutsi zien Bilbo Asisko Urmenetari (Iruñea, 1965) eta Dom Campistroni (Aldude, Behe Nafarroa, 1994). Hiriaren gida bat sortu dute elkarrekin, C1 euskara mailako ikasleentzat. Elkar argitaletxeak Bilboko Euskara Zerbitzuarekin elkarlanean argitaratu du Bilbo izeneko liburua. Euskal Herriko zazpi hiriburuen gidak osatu dituzte dagoeneko, Arian Irakurgai Mailakatua izeneko bilduman. Urmeneta izan da liburu guztien ilustratzailea, eta Campistronek koloreztatzaile lanak egin ditu. Lutxo Egia Bilboko gidaren idazlea izan da, eta hiriko istorioak historian kokatu ditu, irakurleak hiriko eraikin eta kaleetan zehar murgilduz.

“Orubearekin negozioa egiteko erosi zuten enpresa”

“Orubearekin negozioa egiteko erosi zuten enpresa”

Lander Muñagorri Garmendia

Erandioko Cables y Alambres enpresako langileek 99 egun daramate soldatarik gabe, eta urtebete inguruko atzerapenak dituzte. Hartzekodunen konkurtsoan dago lantegia, eta enplegua erregulatzeko txosten bat dago indarrean beharginentzat. Duela lau urte, Vicinay kategintza enpresak bereganatu zuen kable eta alanbre bereziak egiten dituen lantegi hori, eta, beharginek salatu dutenez, denbora tarte horretan guztian ez dute inongo inbertsiorik egin. Josu Abarrategi LABen ordezkariak susmoa du lursaila etxebizitzak egiteko baliatu nahi dutela.

“Bizkaiko errepideen egoera nahiko ona da, balio egokiak dituzte”

“Bizkaiko errepideen egoera nahiko ona da, balio egokiak dituzte”

Lander Muñagorri Garmendia

Errepideak noiz eta nola hondatuko diren aurreikusi ahal izatea, horixe izan zen Heriberto Perez (Barakaldo, 1980) EHUko ingeniaritza ikerlariaren helburua. Horrek errepideak egokiago kudeatzea ekarriko baitu, eta, noiz hondatuko diren jakinda, noiz konpondu beharko diren aurrez jakin ahal izango da. Doktore tesia egin du gai horrekin, eta, hori aurkeztuta, metodologia Bizkaiko Foru Aldundiaren esku utzi du ingeniariak, errepideen mantentze lanak egokiago bideratu ahal izateko. "Errepideak nola dauden ikusteko egiten dituzten azterketak utzi dizkit aldundiak; baina ez zuten aztertzen nolako bilakaera zegoen". Errepidea gaizki noiz egongo den ere aurreikusiko dute hemendik aurrera, Perezek garatutako metodologiari esker.