Peru Azpillaga Diez
Asko izan dira tokiko udalen eraketen lurrikarak sortutako arrakalak. Egoera instituzional berria ikusirik, Ekologistak Martxan elkarteak bizitza politikoaren erdigunean kokatu nahi izan du aspaldi abiatutako lindanoaren aurkako borroka.
Gizartea
Astelehenetik, greba egunak aireportuan
Aitziber Laskibar Lizarribar
Errekorrak bata bestearen atzetik. Loiuko aireportua etengabe ari da hegaldi, ibilbide eta bidaiari kopuruari dagozkion markak hausten. Harro ematen dituzte datuak aireportuko arduradunek aldiro. Cristina Etxeberria aireportuko zuzendariak, aurreko astean bertan Adype elkartearekin prentsaren aurrean egindako lan gosari batean azaldu zuen hegaldi eta bidaiari gehiago espero dituztela etorkizunera begira, eta egokitze lanak egin beharko direla hargatik. Besteak beste, aireporturako sarrerak eta aparkalekuak handitu, egokitu eta gehitu beharko direla azaldu zuen. Horiek direla aireportuak behar dituen inbertsio nagusietakoak.
Instrumentalizazioaren aurka
Aitziber Laskibar Lizarribar
"Gure izenean ez!". Argi esan dute Bizkaiko E28 koordinakundeko kideek. Ohartarazi dute LGTBI mugimendua ez dagoela "salgai". Ez dutela onartuko euren eskubideen aldarria "merkantilizazatzea", eta aurre egingo dietela "instrumentalizazio" saioei. Bide horretan jardungo dute gaur, Nazioarteko Sexu Askapenerako Egunean, eta bide horretan egingo dute mobilizazioa. Bilboko Jesusen Bihotzetik abiatuko da manifestazioa, 19:30ean, eta eragile eta pertsona guztiei egin diete parte hartzeko deia: "Denon borroka da; guztiak deitzen ditugu aldarrikatzera eskubideak ez daudela salgai".
Munduko greba feministei buruzko erakusketa bat antolatu dute Basaurin
Peru Azpillaga Diez
Greba orokor feministarantz erakusketa ikusgai dago Basauriko Marienea emakumeen etxean, ekainaren 19tik. Esposizioak XIX, XX eta XXI. mendeak biltzen ditu, eta emakumeek urte haietan egindako greba eta mobilizazio esanguratsuenak jasotzen ditu. Horretarako, hamahiru unitateren bidez, mundu mailako ibilbide kronologiko eta tematikoa egiten du erakusketak, eta idatzitako historian ikusezin bihurtutako emakumeen ekarpena aldarrikatu, bizipen kolektibo horietako batzuk ahanzturatik ateratzeko helburuarekin.
Bizkaitik ere Miarritzeko G7koen kontra mobilizatzeko deia egin dute
Peru Azpillaga
G7koen goi bilkurak munduko zazpi potentzia ekonomiko nagusiak Txina eta Errusia kenduta bilduko ditu Miarritzen abuztuaren 24tik 26ra bitartean. Hala, Euskal Herrian izango da lehendabiziko aldiz munduko herrialderik boteretsuenen artean dauden zazpi herrialdeetako ordezkarien arteko bilera. Izan ere, G7koen gailurrak Kanada, Italia, Ameriketako Estatu Batuak, Japonia, Erresuma Batua, Alemania eta Frantzia bilduko ditu, datozen urteetako neurriak adosteko.
Bizkaiko Gurutze Gorriak 75.000 pertsonari lagundu zien 2018an
Peru Azpillaga Diez
Bizkaiko Gurutze Gorriak plazaratu berri ditu 2018. urteko bere jardunaren datuak. Hortaz, joan den urtean burututako jardun osoaren balantzea egiteaz gain, elkarteak egindako lanaren xehetasunak azaldu dituzte: erabiltzaileen, boluntarioen eta bazkideen papera, jarduera eta proiektu azpimarragarrienak, eta ekonomiaren kudeaketaren gaineko azalpenak.
Gorbeia bizitzeko bide berriak
Aitziber Laskibar Lizarribar
"Gorbeiako bisitariak bertako naturaren liluran baino ezin izango dira galdu". Hala azaldu du Gorbeia Turismo Jomuga egitasmoaren eskaintza berria Xabier Alvarez de Arkaia Gorbeialdeko kuadrillako presidenteak.
Aniztasunaren aldeko aldarria arroz plater baten inguruan
Peru Azpillaga Diez
Bilboko Mariaren Bihotza plaza kulturen arteko topagune bilakatuko da bihar, Munduko Arrozak jaiari leku egiteko. Goizetik hasita, jatorri eta kultura desberdineko jendea San Frantzisko auzoaren bihotzean dagoen plazan bilduko da.
Martxa “ez-turistikoa”, auzoan bizi nahi dutela aldarrikatzeko
Aitziber Laskibar Lizarribar
"Badira urte batzuk alde zaharrak auzokideontzako leku izateari utzi eta zentro komertzial bihurtu dela; merkatarien elkarteak dioen bezala, 'kantaurialdeko zentro komertzial handiena'". Horrek auzokideen bizi kalitatean eragin zuzena daukala salatu dute bertan bizi direnek.
Urtebeteren ondoren, ur zikinen isuriak ez dira eten Arrigunaga inguruan
Natalia Salazar Orbe
Urtebete da alarma gorriak piztu zirela. 2018ko ekainean Uribe Kostako hainbat hondartzatan bainua hartzeko debekua ezarri zuten. Bandera gorriak jarri zituzten batean eta bestean, ur zikinen isuriak gertatu zirelako.