Langabezia tasarik txikiena

Arratzu

Biztanleak: 391.

Eremua: 9,86 kilometro koadro.

Biztanle dentsitatea: 39,6 biztanle kilometro koadroko.

Langabezia tasa: %2,5.

Eskualdea: Busturialdea.

Garai

Biztanleak:318.

Eremua : 7,12 kilometro koadro.

Biztanle dentsitatea: 44,6 biztanle kilometro koadroko.

Langabezia tasa:%2,9.

Eskualdea: Durangaldea.

Euskarari bizia emanez

Elkartasun EgunaMallabiaLodosa eta Sartagudako (Nafarroa) Ibaialde ikastolaren aldeko eguna ospatuko dute bihar Mallabian. Herriko kultur eta kirol elkarte guztiek, hainbat herritarrek eta udalak bat eginez antolatu dute biharko Elkartasun Eguna.Errib...

Langabezia tasarik handiena

Sestao

Biztanleak: 29.224.

Eremua : 3,49 kilometro koadro.

Biztanle dentsitatea: 8.297,7 biztanle kilometro koadroko.

Langabezia tasa: %23.

Eskualdea: Ezkerraldea.

XX. mendeko langileen etxeak

Bizkaiko eta, zehazki, Basauriko langileen antzinako etxeei buruzko erakusketa bat zabaldu dute Basaurin bertan, San Migel auzoan, Taberna Mayor deritzon aretoan. Hain zuzen, 1911. eta 1936. urteen artean eraikitako "etxe merkeei" buruzko erakusketa b...

32.000

Abokatuek lankidetzari emandako dirua. Urtero bezala, Bizkaiko Abokatuen Elkargoak bere aurrekontuaren %1 erabiliko du bertako zein nazioarteko lankidetzarako. Garatzeko bidean diren herrialdeetan abokatu lanbidea defendatzea izango da lan ildoetako bat.

Arrantzan ikasteko aukera zabaldu du Bilboko Arrantza Eskolak

Bilboko Arrantza Eskola arrantzan zelan egin irakasten hasi zaie 5 eta 16 urte arteko gazteei. Domeketan ematen dute aukerari hori, 11:30etik 13:30era bitartean. Maiatzaren 25era arteko domeka guztietan —apirilaren 8an izan ezik— egongo da zabalik eskola.

Parte hartu gura dutenek ez dute ezer eraman behar, Bizkaiko Arrantza Federazioak eramango baititu beharrezkoak diren elementu guztiak: kainaberak, txirrikak, kirol materiala, karnata... Hogei begirale inguru izango dira bertan arrantzan irakasteko eta gazteei laguntzeko.

Arrainak harrapatu eta askatu

Flotagailuaren modalitatearekin arrantzatzen dutela jakinarazi dute antolatzaileek. Horrez gain, harrapatutako arrainak berehala uretara itzuliko dituztela azaldu dute.

Bederatzi urte daramatza zabalik eskolak. Azaldu dutenez, urtero, 1.500 gazte inguruk hartzen dute parte jarduera horretan. Parte hartzeko ez da ezer ordaindu behar, doakoa da. Eskola Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak antolatzen du, eta Bizkaiko Arrantza eta Casting Federazioak kudeatu, Bilboko Udalaren eta aldundiaren laguntzarekin.