Bat egite eta banatze ugari egon da XX. mendean

Frankismoaren aginduz, hainbat herri txiki handiagoen menpera igaro ziren 1960ko hamarkadan. Erandio, Sondika, Derio, Loiu eta Zamudio, esaterako, Bilboko auzo bihurtu ziren. Gernikak Forua, Murueta, Kortezubi, Ajangiz eta Arratzu hartu zituen, Markina-Xemeinek Ziortza-Bolibar, Muxikak Gorozika, eta Arrankudiagak Zollo. Aurretiko anexioak dira Barakaldok Alonsotegi hartu zuenekoa (1888), Durangok Iurreta (1924), eta geroagokoa Berriatua Ondarroaren zati bihurtu zenekoa (1973). 1980ko hamarkadan hasi zen desanexio prozesua, eta burujabetza lortzen Ziortza-Bolibar izan da azkena (2004). Oraindik, Zollo eta Gorozika falta dira, baina ez dago horretarako eskaerarik.