GETXO. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kontseilariak aurreratu duenez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Getxoko Ibarbengoako metro geltokia 2014ko urtearen bukaeran irekiko dela aurreikusi du. Maidagan ondoan geltoki...
Fhimasako langileek greba mugagabea hasi dute lan hitzarmen propioa lortzeko
Fhimasa Bilboko Udalak azpikontratatu duen enpresako langileak greba mugagabean daude joan den martxoaren 5az geroztik. Beharginek lau hilabete daratzate lan hitzarmen propio bat eskatuz. Negoziazioak hasteko eskatu diote enpresari, baina ez dutenez e...
Zuhaitzei so, seguru ibiltzeko
Bizkaiko hiriburuan hainbat tamaina, adin eta jatorritako 35.000 zuhaitz baino gehiago daude. Arbolen egoera onari eusteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Bilbo Udalak hiriko zuhaitzen osasuna kontrolatzeko kanpaina bat abiatu zuen urte bukae...
Braillez etiketatzen ari dira zenbait produktu
Gero eta kontsumorako produktu gehiago etiketatzen ari dira braillez. Kaiku esnekien markak, ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzeko asmoz, eredu horri jarraitu dio, eta hainbat produkturen etiketak braillez ipini ditu. Horren bidez, zein produk...
Euskaldunak biltzeko
6Jai egunaErandioErandiok Kanpomartxo eguna ospatuko du etzi, domekaz. Ekintza ugari prestatu dituzte eguna girotzeko. Goiz partean, Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi taldeek dantza emanaldia eskainiko dute, eta, ostean, Mendibaiarte abesbatza arituko da...
117
• Epaileak Jabyer Fernandezi bahitutako milioiak. Duela bederatzi hilabete eskatu zion epaileak Jabyer Fernandez enpresariari 117 milioi euroko fiantza ordaintzeko. Ez duenez egin, epaileak orain kopuru horren balioa duten ondasunak bahitu dizkio. Besteak beste, bankuko kontuak blokeatu dizkio, eta Huescako etxalde bat kendu.
Ospatu eta eskertu
Datorren ekainaren 21ean hamar urte beteko ditu BERRIA egunkariak. Milaka euskaltzaleren indarrak posible egin zuen Egunkaria-ren itxierari aurre egin eta euskarazko kazeta berria kioskoetara iristea. Gerora ere, bultzada eta sustengu horrek ez dio hutsik egin; bereziki, azken hiletan, Zure ziztada behar dugu kanpaina dela eta. Orain, urteurrenaren aitzakia aprobetxatu gura du BERRIA Taldeak babes hori eskertzeko eta sarea sendotzeko. Udaberri osoan hainbat kultura ekitaldi izango dira Euskal Herri osoan zehar.
Gaur egun, 14.000 BERRIAlagunen sarea du BERRIAk: 9.000 harpidedun, eta ziztada eman duten 5.000 BERRIAlagun. Sare hori sendotzen jarraitzeko deia egin du BERRIA Taldeak, bai paperean irakurtzen dutenei bai Interneteko komunitateko kideei. Harpidedun eta BERRIAlagunekin batera, kolaboratzaile, behargin eta iragarleak ere gogoan izan gura ditu BERRIAk bere hamargarren urteurrenean. Horregatik, bideo bat prestatu dute. Horien guztien beharra ez ezik, kazetak euskarari egiten dion ekarpena ere islatzen da ikus-entzunezkoan.
Harkaitz Cano idazleak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Lorea Agirre kazetariak egin dute gidoia. Cano eta Lujanbio BERRIAren Iritzia saileko Jira eta Bira ataleko lehenbiziko kolaboratzaileak izan ziren, eta Agirre urte askotan euskarazko egunkariko kazetaria izan da. Pixel produkzio etxea arduratu da grabaketaz. Bideoan parte hartu dute, besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Anjel Lertxundi Idazleak, Antton Olariaga marrazkilariak eta Maider Sarasola nahiz Garbiñe Astoreka BERRIAren irakurleek. Baita egun kazetari direnek eta aurretik izandakoek ere.
Hamar minutu inguruko iraupena du, eta hamargarren urteurrena ospatzeko BERRIAk prestatu duen kultur birako emanaldi guztietan ikusi ahal izango da. Hasieran emango dute, BERRIAren proiektua zein den azaltzearekin batera. Ikuskizuna hasi aurretik, eskerrak emateko aprobetxatuko dute kazetaren ordezkariek. Guztira, 32 ekitaldik osatuko dute bira; Euskal Herriko lehenengoa gaur izango da, Errenterian (Gipuzkoa). Bizkaian, berriz, bihar abiatuko da egitaraua, Igorren.
Zertarako hegoak. Hori izango da Lasarte aretora joango direnek ikusi ahal izango duten antzezlana. Metrokoadroka sormen laborategiak prestatu du, beren beregi BERRIAren hamargarren urteurrena ospatzeko.
Ospakizun horiek guztiak burutzeko, ekainaren 22rako BERRIAk jai berezia antolatu du. Andoainen izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Haurrentzako ikuskizunak, bertsolariak eta Petti eta Goseren kontzertuak izango dira, besteak beste. Urteurrenari buruzko informazio zabala www.berria.eus/berriataldea webgunean dago eskura.
Gernika Rugby taldeko jokalari ohien bizi-baldintza larriak salatu dituzte
Azken hilabeteetan, egoera ekonomiko "zaila" du Gernika Rugby taldeak. Kirol arloko beste hainbat erakunderi legez, ohiko diru laguntzak murriztu zaizkio klubari, eta, ondorioz, jokalariek zenbait hilabete daramate soldatarik jaso gabe. Taldeko entren...
“Talde ideia transmititu nahi izan dugu lanean”
Bihar, Igorren egongo da ikusgai Metrokoadroka sormen laborategiaren Zertarako hegoak ikuskizuna. Oier Guillan zuzendariak antzezlanaren nondik norakoen berri eman du.Nola sortu zen antzezlan hau BERRIAren 10. urteurreneko ospakizuneko egitarauan sart...
LARRIALDIETAKO MURRIZKETEN AURKA
Bizkaiko Osakidetzan ordezkaritza duten sindikatuek deituta, elkarretaratzea eta sinadura bilketa egin zituzten joan den barikuan Durangoko osasun zentroan. Udalerriari berari ez ezik, eskualdeko beste hainbat herriri ere ematen die zerbitzu: Iurreta, Garai, Berriz, Zaldibar, Elorrio, Atxondo, Abadiño, Izurtza eta Mañariko herritarrak bertara joaten dira arloren bateko medikua behar dutenean edo larrialdietarako. Hain zuzen ere, azken sail horretako murrizketak salatu dituzte.