2014an zabalduko dute Ibarbengoako geltokia

GETXO. Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko kontseilariak aurreratu duenez, Bizkaiko Garraio Partzuergoak Getxoko Ibarbengoako metro geltokia 2014ko urtearen bukaeran irekiko dela aurreikusi du. Maidagan ondoan geltokia lurperatzen eta lurpeko aparkaleku berri bat eraikitzen ari dira. Eginda dagoenean 300 auto utzi ahal izango dira bertan. Aparkatzeko eremu berriko obrak bukatu arte, metro geltokia ez dute zabalduko erabiltzaileentzat.