Bilboko Botikazar institutua Zeinu Hizkuntzaren Interpretazioa goi mailako zikloa eskaintzen duen bakarra da Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 2001-2002ko ikasturtean hasi ziren prestakuntza hau eskaintzen, eta, geroztik, pertsona gorrekin komunikatzeko...
Ikusmen urria dutenentzat egokituko dituzte obrak
Bilboko Arriaga antzokiak Yerma antzezlana egokitu zuen igandean, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat. Audesc sistema berezia erabilita, audio-deskribapen bat egin zioten publikoari. Itsuentzat egokitutako funtzio bat prestatzen den bakoitzean, ONC...
Bilboko autobus geltokian eraikitzea onartu du udalak
Bilboko Udaleko Plangintzaren Aholku Batzordeak urteko hirugarren bilera egin zuen asteartean. Batzarrean, Hiri Antolamendurako Plan Nagusian aldaketa batzuk egitea erabaki du, beharrizan berrietara egokitzeko. Besteak beste, Garellano-San Mameseko autobus geltokiak hartzen duen 5.000 metro koadroko lur zatiaren erabilera aldatzea erabaki dute. Bertan, enpresek helburu komertzialeko proiektuak sustatu nahi dituzte eta, ondorioz, eraikitzeko aukera zabaldu du. Horrez gain, Arno kalearen eta Zumalakarregi etorbidearen artean, Panera izenarekin ezagutzen den eremuan, 640 metro koadroko eraikin bat sortzeko baimena eman du.
Gaur egun, Garellano-San Mameseko autobus geltokiko lursailak 12.000 metro koadro ditu. HAPNren aldaketaren bidez, 5.000 metro koadro hirugarren sektoreko jardueretarako eta ekipamendu pribatuetarako jarri nahi dituzte. Eremu horretan, hainbat solairu eraikiko dituzte. Lurzorutik behera ere egingo dituzte solairu bat baino gehiago. Leku horretan, autobus geltoki berria ezartzeko asmoa dago eta, gainera, aparkalekuak egingo dituzte. Aspaldiko asmoak betez, lurpean egongo da geltokia. Lursaila osatzen duten gainontzeko 7.000 metro koadroetan aisialdirako guneak eta berdeguneak ezarriko dituztela iragarri dute.
Auzokideen eskaerak
Basurtuko auzokideen elkarteak adierazi duenez, "autobus geltokia lurperatu eta zaharberritu behar da". "Auzorako eta inguruko unibertsitateetan ikasten duten ikasleentzako plaza berdea eta zabala berreskuratu behar dugu", gaineratu dute.
Hala ere, geltokiaren proiektua hasi baino lehen, udalari hiru baldintza betetzeko eskatu diote elkarteko ordezkariek. Lehena, aisialdirako 7.000 metro koadroko eremua egongo dela ziurtatzea. Bigarrena, erabilera komertzialerako eraikinen altuera Luis Briñas kalekoekin bat egitea, inguruan desorekarik ez sortzeko. Hirugarrena, sarbideak ondo kudeatzea, inguruko kaleetan auto pilaketarik gerta ez dadin.
Sestaok du Euskal Herriko langabe tasa altuena
SESTAO. Langabeziak Ezkerraldean eragin duen egoera larria salatzeko, elkarretaratzea egin du asteon LABek, Sestaoko udaletxearen aurrean. Sindikatuak adierazi duenez, Barakaldon, 10.067 langabe daude; Santurtzin, 5.074; Portugaleten, 4.408; Sestaon, ...
Manerak
Alicia gabatxo batekin ari da ateratzen, bazenekien?", esan zion Marcelak Viridianari. Txutxu-mutxuak, berez, niri bost; bueno, axolagabekeria baino gehiago pereza ematen didate, galbana. Betidanik. Baina oraingoan ezin gabatxo hitzari ez entzunarena egin.
Ez dakit zenbatetan entzun dudan hitz hori, latinoek erabilita, Kaliforniara heldu nintzenetik: mila eta zortziehun aldiz bai. Harrituta nengoen frantziarrek AEBetako Mendebaldera egindako migrazio masibo horrekin; ez nuen ezagutzen. Izatez, Euskal Herriko taberna-hiztegian ezaguna da definizioa: "Gabatxo: iz. Euskal herritarrek eta espainiarrek frantziarrak izendatzeko darabilten modu informala". Eta orduan egin nuen galdera: "Zergatik daude horrenbeste frantziar hemen?". "Zer frantziar eta zer demonio? —erantzun zidaten— Estatubatuarrei esaten diegu guk gabatxo". Órale!
Graziosoa da anekdota, neure kolkorako bai behintzat, hilabete bi baineramatzan frantziarren balizko migrazio jendetsu horren azalpena bilatzen. Izan zitekeen XIX. mendeko urre sukarraren eragina; amerikarrez gain txinatarrez eta frantziarrez, batik bat, bete baitzen zonalde hau. Edo, akaso, azalpena gertukoagoa zen: zelan Ipar Euskal Herriko lagun asko etorri ziren hona artzain lanetan, bada, hurbiltasunagatik-edo…
Kontuak kontu, ez nengoen ni hain desbideratua estatubatuarrak eta frantziarrak nahastuz. Parisen bizi izan zen lagun batek badu anekdota bat: errusiar jatorriko emakume batek autobus gidariari atzeko atea zabaltzeko eskatu zion, gabatxo-ek behar duten lubrifikatzailerik barik: "Ouvrez la porte d'arrière". Sekulakoak bota omen zizkion gidariak, horiek ez zirela inori ezer eskatzeko moduak, eta abar.
Argi dago labaingarri gabe min ematen dietela hitzek gabatxo-ei. Denei, gainera. AEBetan ere bai, azukre eta eztietan galtzen baitira supermerkatuko dendariak kobratu aurretik eta unibertsitateko idazkariak paper kontuekin lagunduko ez dizutela esan aurretik. Kulturala da. Baina nago gauzak diren moduan esatearren beldur direlako dela. Aurrekoan irakasle bati mesede bat eskatu nion, eta erantzuna ekidin zuen. Egun batzuetara galdera bera egin nion, eta… gaur arte. Ondo moldatzen gara, baina fabore eskaera, zelanbait, gardena da bere belarri itsuentzat. Agidanez, ezetza emateko lubrifikatzailerik ez dute asmatu gabatxo-ek oraindik.
Cliona Murphy du izena unibertsitateko lankide irlandar batek, eta bere etxean antolatu zuen afaria, campusetik kanpo ere irakasleak batzeko. Afari ederra eta gau polita izan genuen. Hurrengo astean bere bulegora joan nintzen eskerrak emateko, eta "alright" esan zidan. "Bale". Hori bakarrik. Mermelada gabe. Ze gozamena!
Angel Viñas historialariak hitzaldia egingo du gaur
DURANGO. Viñasek Alemania, Italia eta Espainiako Gerra Zibila izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Durangoko San Agustin kultur gunean. Durangoko eta Gernikako bonbardaketei buruzko dokumentu berriak emango ditu ezagutzera solasaldian.
EAJk errepide ardatzak eraikitzea bultzatuko du
GERNIKA-LUMO. Segurtasuna, bizi-kalitatea eta eremuaren zaharberritzea sustatzeko asmoz, EAJk errepide ardatzak eraikitzearen aldeko mozio bat aurkeztuko du Busturialdeko udal guztietan. Hala, eskualdean inbertitzen jarraitzeko eskatu dio Bizkaiko For...
Eutsi nahi eta ezinean
Krisi ekonomikoak saihestu ezineko eragina izan du sektore gehienetan, eta asko dira zorrei eutsi ezinda desagertu diren erakundeak. Kirol arloan ere hainbat adibide daude. Batzuek desagertu egin behar izan dute; beste askok diru laguntza gutxiago jas...