Sestaok du Euskal Herriko langabe tasa altuena

SESTAO. Langabeziak Ezkerraldean eragin duen egoera larria salatzeko, elkarretaratzea egin du asteon LABek, Sestaoko udaletxearen aurrean. Sindikatuak adierazi duenez, Barakaldon, 10.067 langabe daude; Santurtzin, 5.074; Portugaleten, 4.408; Sestaon, 3.492. LABen arabera, Euskal Herrian langabe gehien duen herria da azken hori.