Ikusmen urria dutenentzat egokituko dituzte obrak

Bilboko Arriaga antzokiak Yerma antzezlana egokitu zuen igandean, ikusmen urritasuna duten pertsonentzat. Audesc sistema berezia erabilita, audio-deskribapen bat egin zioten publikoari. Itsuentzat egokitutako funtzio bat prestatzen den bakoitzean, ONCE eta Arriaga antzokia arituko dira elkarlanean.