Iritzia

Turistak gara

Igor Elordui Etxebarria
Heldu da uda munduko parte honetara. Larrialdi egoeratik atera orduko, oraindino koronabirusak jota eta pandemia baten erdian egon arren, nahiz eta egunero kutsatuak eta hildakoak gehitzen doazen han eta hemen, heldu da uda.

Mugak

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Nojara noa Nojatik nator, Nojan da nere gogoa..." kantatzen imajinatzen dut bizarra kendu eta masail inguruak aftershave lurrintsuz igurzten dituen bitartean. Ekainaren erdia lapurtu arren, ekainaren beste erdiko asteburuetan gogotsu eskatuko du txakolin kopa bat igande eguerdiko poteoan. Bazen garaia. Gizonezkoen Athletic ere hasi da jokatzen, eta badirudi munduak hartu duela taxuzko norabideren bat behingoz.

Susmoa baino gehiago

Igor Elordui Etxebarria
Susmoa baino gehiago daukat agintariek, parajekoek zein asagokoek koronabirusaren agerraldi gehiago egon ahal direla esaten digutenean ez direla ari pare bat astez etxean sukarrarekin pasatu beharraz, baizik eta ohartarazten jendeak (gehiago) kutsatzen segituko duela, batzuk hil egingo direla eta beste batzuk ez, batzuk guztiz osatuko direla eta beste batzuk ez.

Odolaren zain

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Arrautza egosiak zuritu dituenak badaki zer den hau. Badaude arrautza batzuk gu zoriontsu egiteko jaioak, badakizue zeintzuei buruz ari naizen, bai, azalari ertz batetik tira egin orduko leun eta zuri geratzen diren horiek, bizitzeak merezi duela gogorarazten dizuten arrautza horiek. Eta besteez zer esan… Zer esan azalari tira eginez mamia apurtzen zaien horiez, egosita daudela ere ez dakitenez, kraterren erruz arrautza izateari uko egin dietenez, arrautza disidenteez, barruko gorrotoa hauspotzen dizutenez, arrautza pasibo agresiboez, bihotz txarreko arrautzez...

Eta nik txoria nuen maite

Igor Elordui Etxebarria
Lehenengo txoritxoa desitxuratu zuten. Gero audientzien kaiolan bizitzera kondenatu zuten. Jada entzun ere ez da egiten txoritxo papargorriaren kantua. Urkullu lehendakariak hauteskundeak uztailaren 12an egingo zirela iragarri zueneko prentsaurrekoa zuzenean igorri zuen ETBk bere bigarren kateko albistegian, 'Teleberri'-n.

Ez gara naturalak

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Argazki eder askoak jarri ditu jendeak egunotan sare sozialetan. Miresten dut munduaren aurpegirik ederrena betikotzeko abilezia duen jendea, ingurura begiratu eta ikusi egiten duen jendea da hori. Dagoenari ezer gehitu beharrik gabe, dagoenaren edertasuna jasotzen dute.

Fermin Txoren lau faseak

Igor Elordui Etxebarria

Aspaldi ezagutzen dut Fermin Txo jauna, artean jauna ez zeneko sasoitik, alegia. Denbora asko pasatu da elkarren berri izan barik. Gehiegi. Baina Ferminekin, Mintxo-rekin, gertatzen zait urteak eta urteak pasatu ahal direla elkar ikusi gabe, baita elkarren berri izan gabe ere, eta berriro elkartzen garenean ematen duela atzo bertan izan zela batera egon ginen akabuko aldia.

Denbora

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Arbela zenbakiz eta azalpenez betetzen zuen bitartean gora begira egoten ginen gutako batzuk. Leihoaren alboan egoteko zortea zuenak azpitik pasatzen ziren denak zaintzen zituen. Beste batzuek arkatza tipexarekin margotzen genuen, eta abilak ginelakoan eskuak zikintzen genituen.

Nire balkoitik harago

Igor Elordui Etxebarria

Umetan —askori gertatzen ei zaie— amesten nuen hego barik ez ezer, hala, neure kabuz, hegaz egin ahal nuela. Ondo akordatzen naiz. Gauez izaten zen, ohetik altxatzen nintzen eta hantxe, ohe ondoan, geldiro-geldiro, metro erdi igotzen nintzen lurretik; gero, horizontal jartzen nintzen eta logelatik irteten nintzen, arrasean hegaz. Egongelara joan, balkoiko atea zabaldu, eta hegaz kalera! Hasieran tentuz ibiltzen nintzen, ez jausteko beldurrez-edo, eta ez nuen oso gora egiten, baina apurka-apurka gero eta gorago eta gero eta arinago hegaz egiteko kapaza nintzen. Etxe inguruko kaleetan ibiltzen nintzen, eta gustatzen zitzaidan noizbehinka argia piztuta zeukaten etxebizitzetako leiho eta balkoietan geldialditxoa egitea, zertan ari ziren ikusteko.

Desager ez daitezen

Maite Berriozabal Berrizbeitia

Udaberria da leihoetan. Alemanian hobeto ei daude, baita Norvegian ere. Euskal jendartea arduratuago dago ekonomiaz osasunaz baino. A, ez, hori gezurra da. Gauak laburtuz doaz. Politikariek albiste garrantzitsuak gaztelaniaz ematen dituzte telebista publikoaren bigarren katean. Etxean egoteko jantzitako kuleroen gomek ez dute horrenbeste estutzen. Hizkuntza ohiturak aldatzeko proposamenez beteta heldu zaigu Euskaraldia. AHTaren bagoian lehenbailehen selfiak egitearekin amesten duten herritarrak ei ditugu.