Patxo Telleria
Tipo baten eguneroko pribatua heldu da nire eskuetara. Hango pasarte batzuk irakurriko dizkizuet.Otsailak 10. "Nazka eginda nago. Okerreko botoiari sakatu, eta sisteman, web fatxa xenofobo horietako bat sartu zait.
Iritzia
Kanpoko barruak
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Gehienezko 30 kilometro orduko abiadura ezarri dute Bilbo erdialdeko kale askotan. Hemendik aurrera presari neurria hartzen asmatu beharko du poltsikoa urratu nahi ez duenak. Ohitzea izango da kontua, baina nola aldatzen den kontua auto barruan edo kanpoan zaudenean.
Melanomanoa
Patxo Telleria
Ez dakigunari buruz idaztea ez omen da zuhurra, baina ni ez naiz idazlea, nik pertsonaiak ehizatzen ditut. Ez eskatu niri pertsonaiok ulertzea.
Atzo harrapatu nuen azken hau, ezustean.
Buruko zuloak
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Hasperen luze bat. Hasi da iraila. Ezerezaren ertz batean hazten den landare berde ilun bat da. Izan zitekeen urtearen bigarren erdiari hasiera ematen dion hilabetea, baina ez.
Pertsonaien ehiztaria
Patxo Telleria
Pertsonaiak ehizatzen ditut. Deitu ehiztari, tranpero edo soldatapeko hiltzaile, niri bost. Gero pertsonaiak larrutu eta morroi bati saltzen dizkiot, nizkion, gidoilari edo antzerkilari, ez dakit ondo, Patxo, ez duzue ezagutuko, munduko zilborra zela uste zuen arren.
Zirrikitutik begira
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Arratsaldeko txandan aurpegi onez eta ahoa estalita garagardoak zerbitzatzea dagokionari etor bekioz bezero atseginak. Familiarekin egon nahi ez duen arren, familiarekin egon behar duenak sare sozialetan hartuko du babes.
Lagun hori,
Igor Elordui Etxebarria
Lerroon bitartez jakinarazten dizut irakurtzen hasi zaren hauxe dela Bizkaiko Hitza-n publikatuko dudan azken zutabea, alegia, Parajetik txoko honetako akabuko artikulua.
Norbere trastelekua
Maite Berriozabal Berrizbeitia
Jende ilara luze bat ikusi dut urrunera, eta espaloi zabala alborik albo zeharkatzen zutenen interesak niri ere sortu dit jakin-mina. Parera iritsitakoan ikusi dut loteriaren saltokiaren atetik noiz sartuko zain zeudela guztiak.
Permafrosta
Igor Elordui Etxebarria
Verkhoiansk herria, Siberian, erbeste-leku bat izan zen Errusiako tsarren garaian. Ez da harritzekoa, egon ere, oso goian dago-eta Verkhoiansk, Artikoko zirkulu polarretik harago, Alaskako Anchorage baino 640 kilometro iparralderago, adibidez (ezagunago egin ahal zaigun zer edo zerekin konparatzearren). Munduko lekurik hotzenetako bat da dudarik gabe, eta ohikoa da neguan tenperatura zero azpitik 50 gradura jaistea.