Iritzia

Etxean bakarrik, bakarrik etxean

Ekaitz Herrera Azkarraga
Bidaiatzen dudan aldiro, gertu sentitu izan ditut Thailandiako uharteak, Mosku zein hiriburu baltikoak, baina badirudi Lanestosa, Oma edo Santurtzi urruti ditudala.

Interesa

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Interesik ahalik eta txikienarekin mugitzen den jendeak pizten dit niri interesik handiena.

Berrikusten

Ekaitz Herrera Azkarraga Fakultatera itzultzeak on egin dit. Ariketa osasuntsua izan da berriro ere kazetaritzaren kode deontologikoak ikasleekin lantzea. Belarrondoko bat edo beste ere jaso dut. Plast! Merezita. Unibertsitatea aspaldi utzi genuen kazetariok honelako egoeretan galdetzen baitiogu geure buruari ea gure lanean ohitura txarrik hartu dugun, ea erreportaje hura lantzerakoan zuzen jokatu genuen, eta ea...

Lekuen izenak

Maite Berriozabal Berrizbeitia
Joan den ostiralean Barakaldon bazkaldu nuela esan nion. Ea non bazkaldu nuen galdetu zidan. Azaldu nion jatetxea herriko plazatik nahiko hur zegoela, bost bat minutura edo. Bat-batean eskemak hautsi izan banizkio bezala ...

Basic

Harreman polimagikoak ditut garagardoarekin. Ez naiz marka jakin batekin bakarrik oheratzen. Boladaka nabil, postureoak eta poltsikoaren diktadurak eskatutakoaren arabera. Aspaldi Leffe botilak hartzen nituen etxerako. Belgian beer, you know. Bazuen zerbait cool-a. Gero, baina, Kelerren besoetan kateatu nintzen. Donostiako pisuko hozkailu erdia lata horiz beteta izaten genuen. Hirian integratzeko era bat zen, nahiz eta gerora...

Bidean

Autobusez Donostiatik Valentziara sarri joaten zen lagun batek esaten zidan, bidaia luzea izan arren, gustura egiten zituela joan-etorriak. Azaltzen zidan autobusean zoazenean ez duzula besterik egin behar, bidaiatzea bera nahikoa ekintza dela, eta denborak aurrera egiten duela beste ezer egin beharrik gabe. Abiadurak eta distantziak erabakitako denboran iristen zara lekuetara, eta bien bitartean joanean egoten...

Elefantea

Horixe gertatzen zait oporretan ezer egin barik egoten naizen aldiro: Homer Simpsonen sindromea nire barrenez jabetzen dela; oso nagi egoten naizela, alfertuta, dutxara jaikitzeko ere adore barik. Eta halakoetan logelan elefante bat edukitzea desiratu ohi dut. Tronpa erabilita, kolkotik behera ur-zorrotada ederra bota diezadan goizero-goizero. Baina pentsamendua gehiegizko alferkeria horretara ailegatzen zaidanean konturatzen naiz horrek...

Erraldoia

Pertsonaia ehiztari bakoitzak bere Moby Dick dauka. Gure ibilbide osoa justifikatuko lukeen harrapakin hura, erraldoia, erabatekoa, txundigarria gutiziatzen dugu. Aurkitu arte ez omen dakigu nolakoa den, non bilatu dezakegun. Ofizioan ni baino eskarmentu handiagoa dutenei entzuna diet, hala ere, hobe dugula sekula ez aurkitu. Haren indarrak hondatzen gaituela, eguzkiak Ikaroren hegoak urtu zituen modu berean....

Agurtzen (ez) nauen horri

Elkar ezagutzen garen arren (batzuetan) agurtzen ez nauen horri: Zer moduz zaude? Badakizu nor naizen, ezta? Nik ere sobera dakit nor zaren zu; sarri egiten dugu topo kalean, tabernan zein beste edonon. Nire izena ere badakizula esango nuke, nik ere ondo dakit zurea. Zure lagun batzuena ere badakit, eta baita zuk nire lagun batzuena ere....

Nazkantea

Auzoan ezaguna da, nazkante kabroi bat. Ez nuen usteko pertsonaien galerian tokirik zuenik, baina hortarako dago bizitza, ezustean harrapatzeko. Tabernan kointziditu, eta nik eskatu gabe barrena askatzen hasi zait. Gurasoek gogor hartu omen zuten txikitatik. Bizitza araurik gabeko lasterketa dela asimilatu arte, ez zuten bakerik izan. Oihanean bizirauteko balio etikoak inprimatu zizkioten garunean malkoz eta...