Elkarrizketa

“Oso lehiakorra naiz; nire mugak gaindituz joatea gustatzen zait”

“Oso lehiakorra naiz; nire mugak gaindituz joatea gustatzen zait”

Gorka Aulestia Urrutia (Ondarroa, 1957) kirolzale amorratua izan da betidanik. Ogibidez Gorputz Hezkuntzako irakaslea da, eta, nabarmendu duenez, iraupen luzeko kirolak ditu gustukoen. Kirol diziplina asko probatzeko aukera eduki du: herri kirolak, atletismoa, triatloia, iraupen luzeko eskia, taekwondoa, mendi lasterketak... Ibilketa nordikoa egiten dabil azken urteotan.

“Antolatzeak eta protesta egiteak emaitzak ekartzen ditu”

“Antolatzeak eta protesta egiteak emaitzak ekartzen ditu”

Peru Azpillaga Diez

Apustu etxeek eta joko aretoek iritzi publikoaren jomugan jarraitzen dute. 2019an hainbat izan dira, tokian-tokian, jokoaren aurka abiatutako dinamikak. Eta, gauzak aldatu ezean, jokoari eta apustuei mugak jartzeko aldarriak presente jarraituko duela dirudi. Iruñea, Azpeitia, Gasteiz, Bilbo... Jokoa erregularizatzearen aldeko olatuak eragina izan du Euskal Herri osoan. Horren adibide da, besteak beste, Eraginek otsailaren 28rako Bilbon deitu duen manifestazioa.

“Anonimoa zena zentralitatera eramatea izan da gure asmoa”

“Anonimoa zena zentralitatera eramatea izan da gure asmoa”

Peru Azpillaga Diez

Erandion dagoen Sustraiak izeneko eskulturaren aipamenarekin abiatzen da Maroma. Hitzik gabeko Erandioko historia dokumentala. Arrantzale batek, laborari batek eta fabrikako langile batek osatzen dute herriaren arima irudikatu nahi duen obra hori; hiru gizonezkok, alegia. "Maromoak deitzen diogu guk obrari", zehaztu du Garazi Hidalgo Erandioko Txoko Feministako kideak.

“Interes ekonomikoak jartzen dituzte gure osasunaren aurretik”

“Interes ekonomikoak jartzen dituzte gure osasunaren aurretik”

June Prieto

Bi urte pasatu dira Gueñes eta Zallako herriak hauts beltzez estalita agertu zirenetik. Ordutik, biomasa erretzen du Glefaran enpresak, eta bere tximinietatik osasunarentzako "partikula kaltegarriak" botatzen ditu. Enpresatik 400 metrotara bizi da Patricia Souto (Galdakao, 1972), Gueñes Bizia plataformako kidea: "Norbait ari da diru asko egiten gure osasunaren bizkar".

“Ez dute negoziatu nahi”

“Ez dute negoziatu nahi”

Peru Azpillaga Diez

Hego Uribe eskualdeko zabor bilketa zerbitzuko langileek protestak abiatu dituzte euren lan baldintza "prekarioak" salatzeko. Hain zuzen ere, Arrigorriaga, Etxebarri, Zaratamo, Ugao-Miraballes, Zeberio, Arrankudiaga, Urduña, Orozko eta Arakaldo udalerrietako zaborrak biltzeaz arduratzen den Enviser enpresako langileak dira lanuzteak egiteari ekin diotenak. Udal horiek Hego Uribeko Udaltalde 21 jasangarritasun bulegoa osatzen dute, eta lehiaketa publiko bidez esleitu zioten Enviser enpresari zaborrak batzeko kontratua.

“Zigor horrekin jarraitzen dugu guk. Ez da amaitzen”

“Zigor horrekin jarraitzen dugu guk. Ez da amaitzen”

Natalia Salazar Orbe

Ia 250 euskal preso politiko daude oraindik espetxeetan sakabanatuta. Asteburuero autoa, autobusa edo trena hartu, eta milaka kilometro egiten dituzte Espainiako eta Frantziako estatuetako bideetan barrena euskal preso politikoen senide eta lagunek. Senideek eurek deskribatu duten bezala, "odisea" horretan murgilduta daudenetako bi dira Iera Arantzamendi (Ondarroa, 1983) eta Iñigo Badiola (Ondarroa, 1972). Aitzol Etxabururen bikotekidea da lehenengoa, eta Asier Badiolaren anaia bigarrena. Hamar urte egin dituzte preso biek. Asteburu honetan ez dira errepidera aterako. Presoek ez dute izango bisitarik asteon, haien senide eta lagunek Sarek eta Bakegileek Bilbon eta Baionan deitu dituzten manifestazioetan parte hartu ahal izan dezaten. Baionako mobilizazioa 15:00etan hasiko da, Ez dezagun historia errepikarazi lelopean. Bilbokoa, berriz, 17:00etan aterako da Casillatik, Orain presoak mezuarekin. Mobilizazio jendetsuek ematen dieten "indarra" nabarmendu dute biek.