Elkarrizketa

“Etxetik irtetean beti jantzi behar da maskara, eta itzuli arte ez kendu”

“Etxetik irtetean beti jantzi behar da maskara, eta itzuli arte ez kendu”

Urtero, oporraldian, aisialdiaz gozatzeko gomendioekin kanpaina bat egin ohi du Bizkaiko Gurutze Gorriak, Uda honetan maita ezazu zeure burua lelopean. Aurten, ohiko neurriez gain, COVID-19ari aurre egitekoak azpimarratu behar izan dituztela esan du Koldo Larrazabal Larrialdietako arduradunak (Getxo, 1966). "Egunerokoan jokabide batzuk aldatu eta ohitura batzuk geure eginez gero, ezbehar eta larrialdi asko eragotziko genituzke".

Aurten, eguzkitako krema emanda ez ezik, maskara jarrita ere joan behar da hondartzara.

Geure burua eta ingurukoena zaintzeko inoiz baino premia handiago daukagu. Hondartzara edo igerilekura goazenean ere, maskara jantzita eramatea ezinbestekoa da. Osasun agintariek ezarri duten legez, soilik kendu ahal izango da toallan etzanda gaudenean edo uretara sartzera goazenean. Era berean, ezinbestekoa da jende pilaketarik ez sortzea; uretan gaudenean ere, metro eta erdiko distantzia mantendu behar da beste pertsonekin. Eskuak maiz garbitu behar dira, baina, eguzkitan, kontuz gel hidroalkoholikoekin; erredurak sor ditzakete. Dutxak banan-banan erabili behar ditugu, ezin gara elkarrekin dutxatu.

“Kezka dugu normaltasun berri horrek 2021eko jaiei nola eragingo dien”

“Kezka dugu normaltasun berri horrek 2021eko jaiei nola eragingo dien”

Ibai Maruri Bilbao

Bilboko Konpartsen egutegian gorriz markatuta zegoen biharko eguna: 2020ko Konpartsakide Eguna ikus zitekeen. "Ez dugu jairik egingo, baina kalera aterako gara", ohartarazi du Iñigo Fernnadez de Martikorenak (Bilbo, 1972). Bilboko jai batzorde mistoko kidea da, Bilboko Konpartsen ordezkari. Goizean prentsaurrekoa egingo dute. Gero, sare sozialetarako bideo bat grabatuko dute. Eta 18:00etan jai herrikoien aldeko manifestazio kalejira egingo dute, Arriagatik abiatuta, Jaiak bultzatzen lelopean. "Herritarrei etortzeko deia egin nahi diegu".

“Bilboko Udalaren erantzuna gure lana oztopatzea izan da”

“Bilboko Udalaren erantzuna gure lana oztopatzea izan da”

Ibai Maruri Bilbao

Bilboko Elkartasun Sareek amaitutzat eman dute konfinamenduari erantzuteko fasea, aste honetan. Hala ere, Koordinazio taldeko Mikel Aiartzaguenak (Bilbo, 1997) zehaztu du aurrerantzean ere beharrean jarraituko dutela: "Gu konfinamenduak eragindako behar primario batzuei erantzuteko jaio ginen. Behar hori orain ez dago, baina asteotan azaleratu diren beste hainbat bai. Sare bakoitzak forma ezberdina hartuko du auzo bakoitzean: auzoetan sortu diren harreman horiek guztiek hortxe jarraituko dute; lan horrek ez du bukaerarik". Hamazazpi talde ibili dira Bilboko hogei bat auzotan lanean; guztira, mila errekadu inguru egin dituzte.

“Etxetik irten aurretik, hondartza nola dagoen begiratzea komeni da”

“Etxetik irten aurretik, hondartza nola dagoen begiratzea komeni da”

Ibai Maruri Bilbao

Joan den astelehenean hasi zen hondartza sasoia Bizkaian. Eguraldiak ez du askorik lagundu, eta lehen egunotan ez da jende askorik ibili. Asteburuan ikusi beharko da maiatzean bezala hareatzak lepo betetzen diren edo diputazioak eta udalek hartutako neurriak eraginkorrak diren. Iraunkortasuna eta Ingurune Naturala Zaintzeko foru diputatu Elena Unzuetak (Zalla, 1973) ez du kezkarik agertu: "Etxeko lanak eginda ditugu. Marko orokor bat landu dugu aldundiaren eta hondartza duten udalen artean. Eta udal bakoitzak kontingentzia plan bereziak ditu, bere hondartzaren ezaugarrietara egokitzeko". Hondartzain eta sorospen zerbitzua eta garbiketakoa dira diputazioaren eskumenak.

“Japoniako egonaldia nire obra lantzeko erabiliko dut”

“Japoniako egonaldia nire obra lantzeko erabiliko dut”

June Prieto

Berrogeialdian heldu zaio Helena Goñiri Ertibil Bizkaia sari berezia irabazi duen berria. Beste bi bizkaitarrekin batera, Japonian hiru hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko aukera edukiko du. Uda honetan joatekoak ziren, baina, pandemiaren ondorioz, 2021. urtera atzeratuko dute. "Sariarekin batera ematen diguten dirua eskertzekoa da, baina pena izango zen esperientzia hori galdu izana". Kanadan ateratako erretratu bati esker irabazi du saria, argazkilaritza arloan.

Euskal Herrian artista moduan egiten duzu lan.

“Egiteko aukerarik egongo bada, aurten ere Ibilaldia jai bat izango da”

“Egiteko aukerarik egongo bada, aurten ere Ibilaldia jai bat izango da”

Ibai Maruri Bilbao

Txintxirri ikastolakoak etzirako Ibilaldia antolatzen ibili dira iaztik. Baina, COVID-19aren pandemiaren ondorioz, euskaltzaleak ezingo dira Elorrion elkartu. Ipar Euskal Herriko ikastolek Herri Urratsekin egin bezala, Bizkaikoek ere sarean ospatuko dute: www.ibilaldia.eus webgunean, 11:00etan. Ordu biko saio berezi bat egingo dute. Bertsoak, musika, magia, dantza eta bestelako ikuskizunak izango dira. Ikastolako guraso, ikasle, langile eta irakasleek hartuko dute parte. Beste ikastoletako ikasleak ere animatu dira, eta arte eta ikuskizunen munduko lagun asko ere agertuko dira. Jai fisikoa, benetakoa, urriaren 18an egingo dute, apalago bada ere. Azken asteetan "noraezean" sentitzen direla esan du David Cobosek (Elorrio, 1975), ikastolako zuzendariak.