Kultura

Sortzaileen udaberri loratua

Sortzaileen udaberri loratua

Natalia Salazar Orbe

"Gernikako arbola/ da bedeinkatua/ euskaldunen artean/ guztiz maitatua", batetik. "Gazte gaztetatikan/ herritik kanpora/ estranjeri aldean/ pasa det denbora", bestetik. Ezagun izateaz gain, ereserki ere bihurtu diren abestiak dira. Jose Maria Iparragirre Urretxuko (Gipuzkoa) bardoak sortu zituen. Haren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da abuztuan, eta haren irudia eta legatua gogoan izango ditu aurten Loraldia jaialdiak, Bilbon. Sortzaile gipuzkoarraren omenez sortutako ikuskizuna estreinatuko dute: Iparragirre, bihotzeko Jose Mari. Ez da omenaldi hutsa izango. Haren inguruan izan ziren emakumeen ikuspuntutik kontatuko dute abeslariaren bizitza, andreok idatzitako fikziozko gutunak oinarri hartuta.

Hamarkada bete bat Alondegia definitzeko

Hamarkada bete bat Alondegia definitzeko

June Prieto

Duela hamar urte berpiztu zen Bilboko Alondegi zaharra, gaur egun Azkuna zentroa izenekoa. Philippe Starck arkitektoak izan zuen 1905 eta 1909 artean Ricardo Bastidak eraikitakoa zaharberritzearen ardura, eta azalpen argirik eman ezinda inauguratu zuen 2010ean. "Ez naiz gai Alondegia definitzeko. Bizitza bera da", esan zuen.

Historia birsortzeko aretoa

Historia birsortzeko aretoa

Natalia Salazar Orbe
Aztarnak, idazkiak, argitalpenak eta bestelako iturriak aurkituz, sailkatuz eta elementu horiei galderak eginez osatzen du historialariak historia. Iragana aztertuta, horien gaineko hipotesiak eginez birsortzen ditu gertakariak.

Izateko modu anitz, plazara

Izateko modu anitz, plazara

Natalia Salazar Orbe

Identitateari eta genero aniztasunari lotuta ekoitzitako lanen erakustaldia eta gai horien inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eskainiko du aurten Zinegoak jaialdiak. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitarte film luzeak, film laburrak, dokumentalak, emanaldi bereziak eta topaketak egingo dituzte Bilboko hainbat agertokitan. Ekoitzitakoaz gozatzeaz gain, sortzeko aukera ere eskainiko dute aurten, ordea. Gaur hasi eta astelehenera bitartean Express... Your sex! ikus-entzunezko rally maratoia antolatu dute. Hor parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko.

Lehen apustua, antzerkian

Lehen apustua, antzerkian

Ibai Maruri Bilbao
"BBK aretoak identitate berri bat markatu nahi du. Orain arte, udalek eta bestelako erakundeek egiten zutena zen gure politika. Orain, rola aldatu nahi dugu, eta sustatzaile bihurtu nahi dugu".

Euskarak batutako antzokiak

Euskarak batutako antzokiak

Peru Azpillaga

Lautan Hiru. Lau eragile, lau aste eta hiru antzerki saio aste bakoitzean: "Antzerki txikien festibal handia". Bueltan da Euskaltzaindiak martxan jarritako Lautan Hiru, euskarazko antzerki laburren jaialdia. Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta Bira Kulturarekin lankidetzan antolatu du egitasmoa, eta, hilabete batez, lau eragileen egoitzak antzoki bilakatuko dira, euskarazko antzerkiari ateak irekitzeko.

Figurazioa, paisaiak, abstraktua eta moda

Figurazioa, paisaiak, abstraktua eta moda

Ibai Maruri Bilbao

Bilboko Arte Ederren Museoak artea "modurik zabalenean" jaso nahi du bere aretoetan, diziplina klasikoei mugarik ipini barik. Hala azpimarratu du Miguel Zugaza zuzendariak. Hori islatzen ahalegindu dira 2020ko lehen seihilekorako erakusketa egitaraua taxutzen ibili direnean. Datozen hilabeteetan, aretoak beteko dituzte Vicente Ameztoi margolari donostiarraren lengoaia figuratiboak, Aureliano de Berueteren eta Dario de Regoyosen paisaiek, Maria Josefa Huartek bildutako obra abstraktu eta modernistek eta goi mailako modak.