Asteburuko proposamena

Sortzaileen udaberri loratua

Sortzaileen udaberri loratua

Natalia Salazar Orbe

"Gernikako arbola/ da bedeinkatua/ euskaldunen artean/ guztiz maitatua", batetik. "Gazte gaztetatikan/ herritik kanpora/ estranjeri aldean/ pasa det denbora", bestetik. Ezagun izateaz gain, ereserki ere bihurtu diren abestiak dira. Jose Maria Iparragirre Urretxuko (Gipuzkoa) bardoak sortu zituen. Haren jaiotzaren bigarren mendeurrena beteko da abuztuan, eta haren irudia eta legatua gogoan izango ditu aurten Loraldia jaialdiak, Bilbon. Sortzaile gipuzkoarraren omenez sortutako ikuskizuna estreinatuko dute: Iparragirre, bihotzeko Jose Mari. Ez da omenaldi hutsa izango. Haren inguruan izan ziren emakumeen ikuspuntutik kontatuko dute abeslariaren bizitza, andreok idatzitako fikziozko gutunak oinarri hartuta.

Izateko modu anitz, plazara

Izateko modu anitz, plazara

Natalia Salazar Orbe

Identitateari eta genero aniztasunari lotuta ekoitzitako lanen erakustaldia eta gai horien inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eskainiko du aurten Zinegoak jaialdiak. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitarte film luzeak, film laburrak, dokumentalak, emanaldi bereziak eta topaketak egingo dituzte Bilboko hainbat agertokitan. Ekoitzitakoaz gozatzeaz gain, sortzeko aukera ere eskainiko dute aurten, ordea. Gaur hasi eta astelehenera bitartean Express... Your sex! ikus-entzunezko rally maratoia antolatu dute. Hor parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko.

Euskarak batutako antzokiak

Euskarak batutako antzokiak

Peru Azpillaga

Lautan Hiru. Lau eragile, lau aste eta hiru antzerki saio aste bakoitzean: "Antzerki txikien festibal handia". Bueltan da Euskaltzaindiak martxan jarritako Lautan Hiru, euskarazko antzerki laburren jaialdia. Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta Bira Kulturarekin lankidetzan antolatu du egitasmoa, eta, hilabete batez, lau eragileen egoitzak antzoki bilakatuko dira, euskarazko antzerkiari ateak irekitzeko.

Konfiantzazko giroan sortzera

Konfiantzazko giroan sortzera

Natalia Salazar Orbe

Ideia huts batetik proiektu bat gauzatzera arteko prozesu guztia modu kolektiboan, elkarrekin, egiten duten lau emakumek osatzen dute Txakur Gorria taldea. Jarduteko modu hori ardatz hartuta antolatu dute Lau Eskutara literatura ikastaroa. Otsailaren 1ean hasita, Txakur Gorriko kideek lau larunbat goizetan eskainiko dituzte hitza eta irudia abiapuntu hartuta sormenari ateak zabaltzeko topaketak, Markina-Xemeinen.

Musikarekin elkarrizketan

Musikarekin elkarrizketan

Ibai Maruri Bilbao

Formatuak egiten du ezberdin Neguko Bidaia kontzertu sorta. "Ordubeteko musika saioak dira, eta, ondoren, musikariarekin berba egiteko aukera izaten dute entzuleek; solasaldiak ordu laurden edo ordu erdi iraun dezake, entzuleen parte hartzearen arabera". Getxoko Andres Isasi Musika Eskolako zuzendari Joxean Llorenteren arabera, "horrek egiten ditu erakargarri".

Gabon girora salto egiteko prest

Gabon girora salto egiteko prest

Natalia Salazar Orbe

Enbor handi bat erretzen zuten antzina neguko solstizioan, baserrietako sutondoetan, berriro jaio behar zuen eguzkiari omen egiteko. Tximiniako gar haiek led argiei utzi diete lekua herrietako kaleetan: milioi bat argi baino gehiago jarri dituzte Bilbon Gabonei harrera egiteko. Abenduaren hasieraz geroztik argiztatzen dituzte hiriko txokoak. Gabon garaiko jaiegunetarako eta oporraldirako, gainera, jarduera ugari eskainiko dituzte #BilbaoGabonak programaren barruan.