Gizartea

Lekeition, ‘Haratzago’ joateko

Lekeition, ‘Haratzago’ joateko

Aitziber Laskibar Lizarribar

Igandean izango da Bizkaiko ikastolen egun handia, Ibilaldia. 40. aldia da aurtengoa, eta Lekeitio izango du kokaleku. Antolatzaile, Azkue ikastola. Ibilbide laburra prestatu du Lekeitioko ikastolak: bi kilometro eta erdikoa. Lekeitio alderik alde igaroko du "herriari begira dagoen ikastola irudikatu nahian", eta joan-etorria leku beretik egingo du. "Ibilbide laburra eta urbanoa izango da, baina naturaz gozatzeko aukera emango du, eta ia osorik itsasoari begira egongo da", azaldu du Jose de la Torre Ibilaldiko dinamizatzaileak.

“Bolintxu salbatzeko eguna” antolatu dute, biharko, Bilbon

“Bolintxu salbatzeko eguna” antolatu dute, biharko, Bilbon

Peru Azpillaga Diez

Abiatu dira makinak Bolintxuko haranetik gora. Sastraka kendu, lurra lautu, zulatu, hartxinga bota, harria zartarazi... Martxan da Bilboko hegoaldeko saihesbidearen bigarren fasea. Uste baino gehiago luzatu bada ere, Supersur esaten dioten azpiegitura luzatzeari ekin dio Bizkaiko Foru Aldundiak. Hain zuzen ere, Peñascaleko bidesaria Arrigorriagarekin lotuko duen 4,2 kilometroko errepide zatia egiteko, Arnotegi eta Seberetxe mendietan barrena.

Milaka taupada batzeko besarkada

Milaka taupada batzeko besarkada

Peru Azpillaga Diez
Igande honetan, mugak gaindituko dituen besarkada herritar batean urtuko dira milaka taupada Durangon. Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatuta, eguerdian Durangoko kaleak hartuko dituzte hainbat mugimendu eta sektoretako kideek, eta, gero, besarkada erraldoi bat osatuko dute Landako Gunean. Aldi berean, gainera, egitasmo bera egingo dute Europako zenbait hiritan.

Ahozko irakaspenei adi

Ahozko irakaspenei adi

Natalia Salazar Orbe

Txurrut bat, txurrut bi, konturatzeke, zilipurdi". Bada hitzez azaltzerik esaera zahar horren esanahia. Eta bertsotan? Zer-nola jaso esaera horren muina, eta bertsotara eraman? Are erronka korapilatsuagoa izango dute bihar Sopelan, Esaera Zaharren Txapelketan: bertso bat entzun, ondo ulertu, interpretatu, eta zer esaera zahar dagokion ebatzi beharko dute AEK-k antolatutako lehiaketan parte hartzen dutenek.

Tren saihesbidearen alegazio epea luzatzeko eskatuko du Barakaldok

Tren saihesbidearen alegazio epea luzatzeko eskatuko du Barakaldok

Natalia Salazar Orbe

Hegoaldeko Tren Saihesbidearen trazatuari buruzko azterketa informatiboari alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatuko dio Barakaldoko Udalak Espainiako Sustapen Ministerioari. 30 eguneko epea zegoen aurreikusita, baina 90era arte luzatzeko eskatzea onartu dute, PSE-EE, EH Bildu eta Irabaziren aldeko botoak izan dituen mozioaren bidez. EAJ eta PP alderdiak abstenitu egin dira. Udalean ordezkaritza duten hiru arlderdiren ekimenez egin beharko dio eskaera Amaia del Campo alkateak (EAJ) Sustapen Ministerioari. Eskaera aho batez onartzea nahi zuten sustatzaileek, baina ezinezkoa izan da.

Hogei urteko jarduna

Hogei urteko jarduna

Peru Azpillaga Diez

1990eko hamarkadaren amaieran, Basauriko gazte talde batek sumatu zuen kultur jarduera ezberdinak eta alternatiboak garatzeko beharra zegoela herrian. Basauriko Gazte Asanbladako kideak ziren, eta bestelako eskaintza bat egiteko toki bat behar zuten; buruan zuten proiektu berritzailea errealitate bilakatuko zuen espazioa. 1998an Basauriko beste eraikin batzuk okupatzen saiatu ondoren, Arizko ikastola izandako eraikina okupatzea lortu zuten, 1999ko maiatzean.

Iragana oroituz, geroaren atea ireki

Iragana oroituz, geroaren atea ireki

Natalia Salazar Orbe

Bero handia zegoen, sabaia oso baxua zelako. Ez zegoen aireztatze sistemarik. Ezta argirik ere. Minutu gutxira zail egiten zen arnasa hartzea. Airea arnasten saiatzen nintzen, baina ez zen iristen biriketara. Itota hilko ginela pentsatu nuen. Eraikitzen ari zirela erori zen babeslekua ere gogoan nuen, eta ikaratu egin nintzen, lehergailu bat gainean eroriz gero zer gerta zitekeen pentsatuta". 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen Luis Iriondoren oroitzapenak dira. El chico de Gernika lanean jaso zituen. Datozen egunetan Gernikako Bakearen museoak babesleku horietara egingo dituen bisitetan parte hartzen dutenek norbere erraietan sentituko dituzte beldur eta estutasun horiek. Hegazkinen erasoen aurkako babeslekuak eta herrian bonbardaketa eta biktimak gogoan egin diren monumentuak ezagutzeko ibilbideak jarri dituzte martxan bertan.

Aurki irekiko dute kiroldegia San Mamesen

Aurki irekiko dute kiroldegia San Mamesen

Aitziber Laskibar Lizarribar
Amaitu dituzte lanak, eta aurki zabalduko ditu ateak. San Mames barruan eraikitako kiroldegia apirila amaitu aurretik martxan nahi du Bilboko Udalak. Hortaz, futbol zelai berria inauguratu eta sei urtera jarriko du eskaintza berria herritarren eskura. Instituzioek kiroldegi horren eraikuntzarekin justifikatu zituzten Athleticen zelaia egiteko erakunde publikoek emandako dirutzak.