Igor Elordui Etxebarria
Edo Eskirolak II. Hau zutabe hau irakurtzeko ohitura daukazuenok gogoratuko duzue duela hamabost egun, urtarrilaren 30eko Greba Orokorraren ingurumarian, eskirol postmoderno edo neoeskirolei buruz idatzi nuela. Ba, greba egunean, alaba, emaztea eta hirurok manifestaziora joan ginen, Bilbora. Autoz joan ginen, ez baitzitzaigun guztiz koherentea iruditzen autobusez edo trenez joatea, eta manifestazioa Jesusen Bihotzaren plazan hasiko zenez, San Mames ingurura joan ginen zuzenean.