Bihar hasiko den hilabete berrian tintari egingo diogu gorazarre; urriko egun bakoitzean marrazki bat egin behar da, eta gero sareratu. Gauza txikien indarra. Ohiturak sortu, aldatu eta finkatu, hogeita bat egun behar omen baitira horretarako. Agian, garen modukoak agertzeko, errealitatea islatzeko edo bestelako proposamen berrirako. Ikusi, aztertu, marraztu eta gelditu, berriro hasteko, hurrengo pausoa noiz...
Iritzia
Bilboren bestelako balantzea
Aurten ere, ikasturte hasierarekin batera, Hiribilduaren Egoeraren Osoko Bilkura egin da Bilboko Udalean, egindako lana aztertu eta datozen hilabeteetarako lan ildoak proposatzeko. Alkateak auzoen garrantzia azpimarratu du, eta bat gatoz iritzi horrekin, baina oso gutxitan entzuten dira gauzatu beharreko ekimenak proiektatzerakoan. Adibide argia dira Basurtun Medikuntza Fakultatea sortzea edo Deustuko Done Petri plaza berreraikitzea. Horien...
Jaiak eta garaiak
Kolitzapean dagoen eremuan era askotako jaietan murgilduta daude biztanleak udaren hondarrean. Dena den, iraila ez da bukaera bat, urte berriaren hasiera baizik, hurbiltzen den udazkenari gorazarrea. Udak uzta ekarri du eta biltegiak ongi hornituta daude, halako ospakizunetan behar den guztia eskura izateko, hain urrun ez daukagun baserritarraren ikuskera erabiliz. Agian teoria honek ez du ez...
Gainditu gabeko irakasgaiak
Uda amaitzear da. Urtero bezala, ikasturte berria iristean, asmo onak finkatzen ditugu, urte berria baletor bezala: hizkuntza bat ikastea, dietan hastea, gehiago irakurtzea, gimnasiora joatea… gainditu gabeko irakasgaiak gainditzea edo, gutxienez, horietan lanean hastea. Nire zerrendan bi gai izan beharko dira kontuan. Udaren amaierarekin batera, esku bateko hatzekin konta daitezke ospatzeko falta diren jai herrikoiak....
Bidaia noraezean
Kolitzapetik eremu zabal bat hedatzen da. Inguruko magal horietatik isurtzen diren ibaiak paisaia egituratzen duten ardatzak bilakatzen dira; Enkarterri izeneko eskualdea elikatzen duten zainak dira, geografiaren ikuspegitik bederen. Bizitza bor-bor jartzen duen bihotza topatzea zailagoa suertatzen zaigu gehienetan. Duela 33 urte Euskaltzaindiak izen egokia Enkarterri izan behar zuela ebatzi zuen arren, ez da batere arraroa...
Super Mario
Ez dakit ezaguna zaizuen. Jokoak Super Mario Odissey du izena. Nintendo bideo-joko etxearen deabrukeria horietako bat da. Engantxatzera ailegatzen den gominola bisual eta jostagarri horietakoa. Bada, kontua da bideo-joko hori zazpi antxumeen ipuina bezalatsu sartu zaidala etxeko egongelan. Konturatu barik. Otsoak atepetik oina erakutsi, eta antxume koitaduak atea zabaldu dion era berean. Bikotekideak ekarri du...
Mugikortasunaren aldeko apustua
Erregaiaren prezioen igoerak krisiaren aurkako neurriak hartzera eraman du Espainiako Gobernua. Era berean, Eusko Jaurlaritzak aldundiekin eta udalekin adostu du Espainiako Gobernuaren planari %20ko laguntza gehitzea, % 30 aurreztea aurreikusten baitu. Horrek esan nahi du irailaren 1etik aurrera bizkaitarrok % 50 gutxiago ordainduko dugula garraio publikoagatik. Izaera sozial eta ekologikoko neurri horiek sortuta, argi geratzen...
Izozkia
Izan zitekeen mugurdi, limoi sorbete edo mango zaporeduna. Zapore cool bat. Baina zertarako konplikatu bizimodua? Txokolate arruntezko kukurutxoarekin estreinatu dut izozki denboraldi hipergluzemikoa. Lekeitiotik hasi dut udako zapore hotzen urteroko bira, bertan Kaleka festibala, kaleko artearen nazioarteko jaialdia egon dela aprobetxatuta. Eta, bai. Eskerrak zainak azukrez kolapsatze horrek freskotasun eroso bat sorrarazi didan trukean. Eskerrak...
Berreskuratu Bilbo!
Joan den hilean, gure ondoko hiriburua, Donostia, kalera atera zen herritarren eta auzoen beharrei erantzungo dien hiri ereduaren aldaketaren beharra aldarrikatzeko. Bilbok hiribildua nola hobetzen zen ikusi du, baina auzo askotara ez zen iristen zerbitzu eta azpiegiturarik; bisitari gero eta ugariagoen gozamenerako guneetan zentralizatu izan dira horiek. Azken urteotan, gizarte eta auzo eragileek historikoki eskatzen...
Eman buelta bat
Durangoko ezagun batek behinola jantzitako mozorroaz akordatu naiz asteon. Morroia Facebookez jantzi zen aldi hartaz. Hartu okumez eginiko ohol parea, pegatu bertan kuadrillako argazkiak, mendi irteeretakoak, parrandetakoak, ipini ohol apaindu berriak soinean, eta aire! Segi Goienkalen zehar Facebook ibiltaria bazina lez poteatzen. Ezagunak ez zuen burua askorik nekatu, baina ederto batean islatu zituen aro digitalaren...