Peru Azpillaga Diez
Ezizenak dioen bezala, txistularia zen Txanbolin, baina, aldiro, baita zapataria ere. Berriatuan bizi zen, bere emaztearekin eta txakurrarekin batera. Herrian, zapatariari Txanbolin esaten zioten denek, eta haren emazteari, berriz, Txanbolinesea.
Hala Bazan
Hartzek hezitako heroia
Uxue Gutierrez Lorenzo
Mitologiako kontakizunetan maiz aurki daitezke animalia eta giza figurak uztartuta sorturiko pertsonaiak, eta, era berean, animalien eta gizakien arteko erlazioaz mintzo diren istorioak. Esaterako, Rudyard Kipling britainiarrak 'Oihaneko ipuina' liburua idatzi zuen, otsoek Indiako oihanean hezitako Mowgli haurra protagonista duen kontakizuna.
Zazpi bizirik gabeko katua
Natalia Salazar Orbe
Katuak —beltzak, bereziki—, ez dira oharkabean pasatu historian zehar. Animaliak badu xarma bereziren bat, eta erakargarri egin zaio gizakiari mendeetan. Ia gurtu ere egin du garai batzuetan, eta gaiztakeriaren iruditzat hartu dute beste batzuetan. Antzinako Egipton, esaterako, animalia sakratuak ziren; Bastet jainkosak katu baten itxura zuen. Erdi Aroan, berriz, erabat aldatu zen katuekiko ikuspegi hori. Bereziki, Europan, deabruarekin eta sorginkeriarekin lotzen zuten. Katuen ezaugarri diren independentziak, erabakimenak eta isilik ibiltzeko gaitasun horrek —eta garai hartan zegoen espeziearen gainpopulazioak— eragin zuten zeukan ohorezko tokitik maldan behera erortzea. Sorginekin lotu zituzten.
Artzain begibakarraren elezaharra
Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Tartaloren kondaira elezaharrik ezagunenetako bat da euskal mitologia osatzen duen istorio eta mitoen bildumatik. Ez da gutxiagorako. Istorio askok dute izaki begibakar erraldoi bat protagonistatzat, eta Tartalorena horien bertsio edo oinordekoa dela esan daiteke. Hori dela eta, ohikoa da begibakarraren istorioa era batera edo bestera ezagutzea, bai Tartaloren kondairaren bertsioren bat entzuna izanagatik, baita atzerriko mitologia edo kontakizunengatik ere.
Gau eta egun elkarri segika
Uxue Gutierrez Lorenzo
Zientifikoki aztertuta, izar bat da eguzkia; argitsua, beroa eta eguzki sistemaren ardatza. Ilargia, ostera, satelite bat da; hotza, kraterrez betea eta Lurraren inguruan biraka dabilena. Batak, egun-argia ahalbidetzen du; eta bestea gauaren iluntasunarekin batera agertzen da zeru zabalean.
Harroaren zigorra
Natalia Salazar Orbe
Ipuin tradizionalen esentziari lotutako kontakizunek eta elezaharrek bizirik iraun dute belaunaldiz belaunaldi gauzatutako transmisioari esker. Horiek galtzea saihestu dute halakoak idatziz jaso dituzten egileek. Besteak beste, Errose Bustinzak eta haren osaba Kirikiñok. Denetariko gaiei buruzko kontakizunak jaso zituzten Durangaldeko ipuinak liburuan.
Eskualdeko paraje ikusgarriekin lotutako elezaharrak zein protagonisten jokabideek erakusten duten asmo morala nagusi dira ipuinotan. Lorrin lamina eta mutila kondairan, amak semearenganako duen ulermena ikusi du Seve Callejak. Lourdes Unzuetarekin batera egin zituen Callejak liburuaren edizio lanak.
Harrian iltzatuta
Natalia Salazar Orbe
Ondarroako Leokadi gaztea eta Andra Mari eliza ditu protagonista ‘Kortxeleko mamua’ elezaharrak. Gazteak elizari hiru buelta eman zizkiola eta harri bihurtu zela dio kondairak. Beste herri batzuetan ere badaude antzeko elezaharrak.
Laminak bizilagun
Peru Azpillaga Diez
Gizakiak eta izaki mitologikoak elkarrekin bizitzera kondenatuta egon dira luzaroan. Izaki magikoen eta ez-magikoen arteko bizikidetza, oro har, korapilatsua izan da, eta beldurra izan da nagusi. Toki askotan, ordea, gizakiak eta iz...
Altxorraren zaindaria
Natalia Salazar Orbe
Sineskeriek eta sinbolismoak indar handia izan dute Bizkaiko eremu askotan. Albiste onen zein zorigaitzen iragarletzat hartu dira elementu ugari. Batzuk eta besteak ahozko kondairetan zabaldu dira urte luzez, belaunaldiz belaunaldi. Hainbat adituk eta ikerlarik horietako asko jasotzeko eta biltzeko lana hartu izan dute. Jose Maria Barandiaran izan da lan hori hartu dutenetako bat. Eginbehar horretan, zezen gorriarekin lotutako hainbat elezahar aurkitu eta jaso zituen.
Saiatuaren lorpena
Natalia Salazar Orbe
Mitologia eta sinesmen zein sineskeria istorioez gain, herriz herri eta belaunaldiz belaunaldi transmititu diren ipuin ugari dago. Askok auzo edo baserri jakin bateko biztanleak izan ohi dituzte protagonista. Egiazko gertakariak balira bezala zabaldu dira, ahoz aho, baina asmatuak dira. Datorren kontakizun hau, Errose Bustintzak Durangaldean kokatutako bat da. Durangaldeko ipuinak lanean jasota dago, Ebaristo Bustintza Kirikiño osaba zuenaren lanekin batera osatutako argitalpenean. Biek ala biek zuten inguruko ipuin eta tradizioekiko zaletasuna. Errose ez zen mugatzen ipuinen transkripzio hutsa egitera; bere ukitua eta kutsu fantastikoa ere gehitzen zizkien.