Zahartzaroa eta hark egungo gizartean dituen ondorioak ikertzeko helburuarekin, Marian Gerrikabeitia kazetari eta zinemagileak ¿A dónde vamos? dokumentala (Nora goaz?) sortu zuen 2019an. Bizkaiko adinekoen Nagusiak elkartearekin batera aritu ziren lanean, eta, hala, Gerrikabeitiak modua izan zuen adineko jendearekin harreman estuak sortzeko. «Bizitzaren bigarren erdiarekin zerikusia duten gaiak jorratu nituen haiekin, modu sinplean, eta konturatu nintzen ez zegoela horri buruz...
Bizkaia
Ospitaleetako larrialdi zerbitzuek «ezinean» dabiltzala salatu dute
Bizkaiko ospitaleetan larrialdi zerbitzuak gainezka egiteko zorian daudela salatu dute beharginek. Azken asteetan, Bilboko Basurtuko ospitaleko langileek hainbat protesta egin dituzte, «ezinean» dabiltzala ohartarazteko. Barakaldoko Gurutzetako ospitaleko beharginek ere azaldu dute gaixoak artatzeko zailtasunak dituztela. Gainera, Osakidetzari eta ospitaleotako arduradunei beste aldera begiratzea egotzi diete. Taldeak eta baliabideak hobetzeko eskatu dute langileek. ESK sindikatuko Imanol...
Antibiotikoekiko erresistentzia murrizteko, animaliei kalte
Ez da kezka berria: antibiotikoekiko erresistentzia osasun publikoko arazo larria da dagoeneko, sendagaien eraginkortasuna makaldu eta infekzioei aurre egiteko baliabideak murrizten dituelako. Makina bat esku hartze egin da hori saihesteko, eta azkena urte hasieran sartu zen indarrean: Espainiako Gobernuaren 666/2023 Errege Dekretua. Hain justu, arauak albaitaritzako medikamentuen preskripzioari, banaketari eta erabilerari eragiten die. Alabaina, albaitariek...
‘Launtxus’, maite-maite
Duela urtebete edo izango zen. Erloju adimentsu horietako bat oparitu zidaten, pausoak kontatu eta kirol arloko gomendioak emateaz gain, sakelako telefonoko kontaktuak gordetzeko aukera ere bazuena. Hasi nintzen kontaktuetatik erlojura pasatzeko aukeraketa egiten, eta, bukatu nuenean, lau kontaktu nituen. Lau. Eta horietatik bi, gurasoenak. «Lagunak-lagunak, lau bakarrik» dio aipatuko ez dugun batek. Eta momentuan ere hori etorri...
«Burua baino fidagarriagoa da gorputza: garbiago dago, eta ez ditu horrenbeste filtro»
Irratiak erakarri zuen Irati Agirreazkuenaga Onaindia (Bilbo, 1986) komunikazioaren mundura. Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua ikasi zuen EHUn, eta, orain, irakasle da fakultate horretan. Komunikazioa, baina, sorkuntzaren bidez ere lantzen du: Piszifaktoria Ideien Laborategiko kide da. Hitzaurrea izeneko soinu esperientzia aurkeztu zenuten astelehenean, Bilboko Loraldia festibalean: Interneterako konexioa duen eskuko telefono bat eta aurikularrak hartuta, norbere erabakiek...
«Eskolek eta irakasleek haurren garapenaren zerbitzuan egon behar dute»
Elena Laiz Sasiainek (Bilbo, 1958) liburu bat ondu du berriki Zizurkilgo Mendigain eta Abaltzisketako Txalburu eskoletan abian den 100 lengoaia, 11 esperientzia proiektuaren harira. Laiz Mendigain ikastetxeko irakasle aritu zen 25 urtez. Egitasmoak Francesco Tonucci psikopedagogoaren (Fano, Italia, 1940) hezkuntza proposamena du ardatz. Hezkuntza haurrak ardatz hartuta eraikitzearen aldekoa da Tonucci, eta beharrezkotzat dauka haurrak...
Gazteen musikarako talentua indartzeko egonaldi bat antolatu dute
Bizkaiko gazteen musikarako talentua sustatzeko asmoz, Señeak Bizkaia Rock Kanpusa antolatu du estreinakoz Señeak kultur elkarteak. Apirilaren 21etik 26ra egingo dute, Zornotzako Lauaxeta ikastolan. Lurraldeko 14 eta 17 urte arteko edozein gaztek izango du izena emateko aukera, eta horietatik hogei hautatuko dituzte egonaldirako. Martxoaren 25era arte egongo da zabalik izena emateko epea. «Musikaren munduan bizi...
Eskamak kendu baino gehiago
«Rafaela de Amezqueta» irakur daiteke, garai hartako grafiarekin idatzita. Rafaela Amezketa Renteria lekeitiarraren sinadura da. Bizkaiko Foru Agiritegian gordeta dagoen 1657ko agiri batetik hartutakoa da: arraina erosteko kontratu batekoa, hain zuzen. Sinaduraren inguruan, dokumentuetan topatu diren beste izen-abizen batzuk ere badaude, denak andreenak: Maria San Juan Goitiz, Maria Perez de Iarza, Maria Albiz, Ana Larrinaga,...
Pila-pila, patata tortilla
Hamaika ikusteko jaioak omen gara. Ez dugu oso urrunera joan behar goitik behera harrituko gaituen zerbait deskubritzeko. Esaterako, aurreko igandean jakin nuen Patata tortillaren Nazioarteko Eguna zela. Gure sukaldaritzaren gutizia txiki horren fana naiz, baina uste dut badirela hainbat gauza gehiago merezi dutenak nazioarteko egun bat. Nor naiz ni, baina, egutegiari aurre egiteko. Donald Trump banintz,...
Itsasadarra, natura eta auzoa, ongizaterako bermeak
Hirian bizitzeak ez du zertan kaltegarria izan ongizatearentzat; kontrara, badaude osasun emozionalari mesede egiten dioten tokiak. Hala ondorioztatu du Bilboko Metropoli 30 erakundeak Urban Psychology azterketan. Zehazki, emaitzen arabera, naturarekin lotutako guneek, kultur esparruek eta norbere auzoko eremuek egiten diete ekarpenik handiena biztanleei. Horiez gain, gune konkretu batzuk ere nabarmendu dituzte azterketan: parte hartzaile askok...