URDULIZ. Bizkaiko Garraio Partzuergoak Urduliz eta Sopela arteko metroaren trenbidea berrituko du. 1,44 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta 18 hilabetetan bukatzea espero dute. Hiru kilometrotan egingo dira lanak.
Bizkaia
Iruzurraren aurkako neurriak hartu ditu foru aldundiak
515 milioi euro itzuliko dizkie Ogasunak Bizkaiko zergadunei aurtengo errenta aitorpenaren kanpainan. Osotara, 596.000 aitorpen jasotzea aurreikusi dute, eta horietatik %79, gutxi gorabehera, itzultzekoak izango dira. Gainontzekoek 194 milioi euro ord...
Zornotzako aurrekontua, milioi eurotan.
25,6 milioi euroko aurrekontua onartu du Zornotzako Udalak. Gizarte laguntzak hazi dira bereziki. Inbertsioek 3,5 milioi izango dituzte; besteak beste, Ixerren aparkaleku publikoa eraikiko dutela iragarri du David Latxaga alkateak.
Kutxak, betexeago
Nahiz eta urte hasierarekin batera jartzen diren indarrean, gehientsuenak atzeratuta dabiltza. Lezama izan zen bere kontuak onartu zituen Bizkaiko lehen udalerria. Azaroaren 7an jaso zuten osoko bilkuraren oniritzia. Herrialde historikoaren aurrekontu...
Nabarmen merkeagoa da iragazki berdeen bidezko uren arazketa
Fitodepurazio sistemaren abantaila nabarmenetako bat kostua da. Izan ere, ura arazteko sistema teknologikoekin alderatuta, hezegune artifizialak askoz ere merkeagoak dira; Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren arabera, ohiko arazketa sistemak baino %...
“Bermeoko 1912koa ez zen enbata izan, ziklogenesia baizik”
Itsasoan behar egiteaz gain, pasio ere badu Isabel Letek habitat hori (Bilbo, 1959). Udako hilabeteetan, bizilekua du, gainera. Belaontzia hartu, eta Donostian, irla ondoan, utziko dioten buia bati lotuta igaroko ditu ekainetik irailaren bukaera artek...
“Semeak sarri esan digu jan ezin badu ez duela bizi gura”
Izenik ez duen gaitza du Kontxi Pereiroren (Barakaldo, 1974) bederatzi urteko semeak. Ezin du elikagai bat bera ere jan; denek egiten diote kalte. Bizkaian bost kasu ezagutzen dituzte. Asteburuan gaitz hori ezagutarazteko jarduerak prestatu ditu Larra...
GAZTEAK MARTXAN JARTZEKO EGUNA
Ei, gazte! Mugi gerria, irauli herria! lelopean, Gazte Eguna antolatu du biharko Zamudioko Inisitue gazte taldeak. 10:45ean suziria jaurtita, umeentzako jolas eta tailerren tarteari ekingo diote. Horren osterako, gazteentzat kirol jinkana bat prestatu...
Landareei esker, ura garbi isuri
Hondakin urak tratatzea ezinbestekoa da ibai eta erreketara ur garbia isurtzeko. Kutsatzaile organiko zein inorganikoen deuseztapen hori araztegietan egin ohi da, prozesu fisiko-kimiko baten bidez; baina bada garbiagoa edo ekologikoagoa den modurik er...
Ondarroako aurrekontua, milioi eurotan.
Ondarroako Udalak 9,5 milioi euroko aurrekontua dauka. 1,2 milioi azpiegituretarako izango dira. Besteak beste, Iperkale urbanizatuko dute. "Obren helburua zerbitzuak herritarrei gerturatzea da", esan du Argia Ituarte alkateak.