Zornotzako aurrekontua, milioi eurotan.

25,6 milioi euroko aurrekontua onartu du Zornotzako Udalak. Gizarte laguntzak hazi dira bereziki. Inbertsioek 3,5 milioi izango dituzte; besteak beste, Ixerren aparkaleku publikoa eraikiko dutela iragarri du David Latxaga alkateak.