Urduliz eta Sopela arteko trenbidea berrituko dute

URDULIZ. Bizkaiko Garraio Partzuergoak Urduliz eta Sopela arteko metroaren trenbidea berrituko du. 1,44 milioi euroko aurrekontua izango du proiektuak, eta 18 hilabetetan bukatzea espero dute. Hiru kilometrotan egingo dira lanak.