Nabarmen merkeagoa da iragazki berdeen bidezko uren arazketa

Fitodepurazio sistemaren abantaila nabarmenetako bat kostua da. Izan ere, ura arazteko sistema teknologikoekin alderatuta, hezegune artifizialak askoz ere merkeagoak dira; Madrilgo Unibertsitate Politeknikoaren arabera, ohiko arazketa sistemak baino %85 merkeagoak.

Kostu ekonomikoarena ez da, alabaina, onura bakarra, poluzio organikoa duten urak arazten oso eraginkorrak baitira. Hain justu, sartzen den uretako mantenugaien %90 inguru hartzen dute landareek. Gainera, mantenu errazekoak dira, eta instalazioek ez dute ikus inpakturik eragiten, landareek itxura naturala ematen dietelako. Sistema guztiz ekologiko, natural eta iraunkorra da, eta ez du usain txarrik, ezta zaratarik ere eragiten.