GAZTEAK MARTXAN JARTZEKO EGUNA

Ei, gazte! Mugi gerria, irauli herria! lelopean, Gazte Eguna antolatu du biharko Zamudioko Inisitue gazte taldeak. 10:45ean suziria jaurtita, umeentzako jolas eta tailerren tarteari ekingo diote. Horren osterako, gazteentzat kirol jinkana bat prestatu dute. Poteoaren eta ekitaldiaren atzetik, bazkaria egingo dute. Arratsaldez, gazte olinpiadak eta musika kalejira egingo dituzte. La Vieja, Bertan Bera, Sarkor eta Trikizio taldeek bukatuko dute eguna.