Bidelagunak

Errautsetan sortutako hazia

Errautsetan sortutako hazia

Natalia Salazar Orbe

Zoritxar edo beharren batek bultzatuta sortu ohi dira elkarte ugari. Era horretan ernaldu zen Gaztelugatxe zaintzen duen batzordea ere. X. mendean eraiki zuten San Joan santuaren omenezko ermita, Bermeoko irla gainean. 1978an, ordea, erre egin zuten. "Nahita eragindako sutea izan zen". Hala azaldu du Enrique Bilbaok. Batzordeko kidea da bera. Eskuin muturraren erasoa izan zela uste dute, baina hori frogatzerik ez dela izan adierazi du.

Joko historiko bat berreskuratzen

Joko historiko bat berreskuratzen

June Prieto
"Bat ezetz", entzuten da bolatokiaren kanpoaldetik. "Hiru baietz", erantzuten du, bola eskuan, hiru txirloak botatzeko erronka onartu duen emakumeak. Aulestiko Santa Eufemi jaietan horrela ibiltzen dira hiru txirlo bola jokoaren ikusle eta jokalariak.

Bizia banatzeko lanean

Bizia banatzeko lanean

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Zerbait egiteko ordua heldu zela esan zion Mirenlur Santiago bermeotarrak bere buruari. Erabaki zuen hori egiteko bidea zera zela, bizitzan aurrera egiteko arazoak zituztenei gutxienez elikatzeko aukera ziurtatzea, eta Kate Sarea elkartea abiarazi zuen, 2013an, Bermeon. "Herrian egunero jateko arazoak zituzten familiak zeudela nekien, haurrei ere janaria eman ezin zietenak". Hala, Kate Sarea sortu zuen.

Basoak sortzeko urratsak

Basoak sortzeko urratsak

Peru Azpillaga Diez
Uda sasoia luzatzen ari da. Lurra gero eta beroago dago, tenperatura gora ari da etengabean, eta poluzioak airea zikindu, lurra antzu bilakatu eta polinizazioa ekiditen du, eta elikagaiak ekoiztea zailago bilakatu.

Senegalen zati bat Lekeition

Senegalen zati bat Lekeition

June Prieto
Lekeition nazionalitate askotako herritarrak daude, baina senegaldarrek indar berezia daukate. Udalaren datuen arabera, 2003an heldu zen lehenengo senegaldarra herrira, eta egun 75 pertsona bizi dira senegaldar nazionalitatekoak.

Dantzarako plazei segika

Dantzarako plazei segika

Peru Azpillaga Diez
Orain dela ia hiru urte jaio zen Swing Side Bilbao elkartea. Swing musikaren erritmo alaiek gidatuta, elkartearen xede nagusia dantza amerikar horren oinarriak ezagutarazi eta pauso jostalarien zale guztiei dantzatzeko aukera eskaintzea da.

Pertsonen arteko zubiak

Pertsonen arteko zubiak

Natalia Salazar Orbe
Herri bateko hizkuntza ezagutzea da herri horretako ikuspegirik zabalena antzemateko bidea. Horrez gain, bertako kulturara gerturatu eta hori ulertu eta barneratzea ere lagungarria da integraziorako bide horretan.

Herria kantuz saretzen

Herria kantuz saretzen

Ibai Maruri Bilbao
"Ez genuen ezer berririk asmatu. Plentzian eta Euskal Herri osoan bada kalean kantatzeko tradizioa. Baina ikusten genuen asko galdu dela, bai kalean kantatzea, bai euskaraz kantatzea. Eta guk biak berreskuratu nahi genituen", gogoratu du Jesus Romo Uriartek.

Basoko altxor bilatzaileak

Basoko altxor bilatzaileak

Javi West Larrañaga

Askori, perretxikoen zaleak izan arren, ez zaie gustatzen elkarteetan egotea". Horrela laburbildu du Placido Iglesiasek egungo mikologiaren egoera. Errotari Durangoko talde mikologikoaren buruetako bat da bera. Perretxiko eta onddoekiko zaletasunak gora egin duela azpimarratu du. "Jendeak uzkur ez balu egingo, askoz bazkide gehiago izan zitzakeen gure elkarteak. Mila bazkide izan genitzake bestela, Euskal Herrian daukagun zaletasun handiari esker". Elkarteekiko mesfidantza horri buruz umorez aritu da: "Ez dakit uste duten galdetu egingo diegula ea non batzen dituzten perretxikoak. Baina ez da hori gure asmoa".