'Bidea gara' lelopean, urruntze politika amaitzea eta presoei gradua aldatzeko aukera ematea eskatuko dute bihar. Pandemia dela eta, tokiko protestek ordezkatuko dituzte Bilboko eta Baionako martxak.
Politika
Diputazioak inoizko diru gehien izango du, zorpetu egingo delako
Bizkaiko Foru Aldundiak 2021erako aurrekontu proiektua Batzar Nagusietara bidali du. Bederatzi sailek 1.358,8 milioi izango dituzte, "Bizkaiak behar dituen trantsizioak" egiteko.
EAJri agintea kentzeko zentsura mozioak ez du aurrera egin Sopelan
Denok Baterak aurkeztu zuen mozioa, udal gobernua ez delakoan ari adostutako konpromisoak betetzen. EH Bilduk ez du babestu.
Mundakako alkateak EAJko alkateorde biak kargugabetu ditu, dekretuz
Natalia Salazar Orbe
Mikel Bilbao Ruiz Mundakako alkateak EAJren talde bereko bi alkateordeak kargugabetu ditu, dekretuz. Asteazken arratsaldean jakin zen albistea; EH Bildu oposizioko taldeak oharra zabaldu zuen sare sozialetan.
Liluratzeko eraikitakoa
Ibai Maruri Bilbao
Ekitaldia 10:00etan hasi zen. Tinbal jotzaileek gidatuta eta mikeleteek babestuta, Bizkaiko Diputazioko kideak ordura arte euren etxea izandakotik atera ziren; hau da, Bilboko Plaza Barriko 15. zenbakian dagoen eraikinetik —gaur egun, Euskaltzaindiaren egoitza nagusia—. Arabako eta Gipuzkoako ordezkariak ere gonbidatuta zeuden. San Ignazio eguna zen, eta Santiago plazan egin zuten geldialdia: meza izan zuten katedralean —orduan oraindik basilika zen, Bilboko Elizbarrutia 1950ean sortu baitzen—. Amaitutakoan, Kale Nagusirako bidea hartu zuten. Foru jauregi berrian zuten helmuga.
Herri mugimenduen topalekua, itolarrian
Natalia Salazar Orbe
Gatazka liburu-dendak Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian utzi zuen "erreferentziazko espazioa" bertan behera uzterik ez zegoela erabaki zutenean sortu zen Zirika herri gunea. Komite Internazionalistek hartu zioten lekukoa liburu dendari, eta espazio berria ireki zuten. Zazpi urte igaro dira orduz geroztik. Euskal Herriko herri mugimenduek aurkezpenak, tailerrak eta jardunaldiak doan antolatzeko espazioa bilakatu zuten Zirika. Orain, haren iraupena arriskuan dagoela ohartarazi dute.
“Ez dago atzera-bueltarik”
Natalia Salazar Orbe
Hunkituta. Begiak malkotan zituztela hartu zuten Usansoloko hainbat herritarrek Galdakaoko Udalaren erabakia. Izan ere, Usansolok herri izan nahi duen erabakitzeko prozesuan beharrezko lehen pausoa eman berri du udalak. 9/2012 foru arauak udalbatzaren gehiengo osoaren oniritzia eskatzen du prozesuak aurrera egin ahal izateko, eta lortu du. Hori bakarrik ez: Batzorde Mistoa eratu behar dela dio arauak, eta berori osatzea adostu du udalak. Usansolo Herria plataformako zinegotzi Agustin Aizpuru pozik mintzatu da: "Guretzat, adrenalina txutea izan da. Hasierako bultzada izan da hau. Ez dago atzera-bueltarik".
Enplegua, zahartzea eta klima, erronkak
Ibai Maruri Bilbao
Bizkaia egiten lelopean, agintaldian izango dituen erronkak zehaztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Besteak beste, enplegua, klima aldaketaren kontrako eta populazioaren zahartzearen aurkako politikak ipini ditu helburu Unai Rementeria ahaldun nagusiak.
Urte berria, Atik Zra
Ibai Maruri Bilbao
Urte berri, zaharrak berri izaten da askotan. Eta aurten ere iazko gai askok pil-pilean jarraituko dute. Baina berriak ere iritsiko dira. Hona 2020ak Bizkaian utziko dituen albiste eta berbagai nagusienetako batzuk.
Herrietan egon da aldaketa
Ibai Maruri Bilbao
"Pozik" eta "harro" sentitu zen EAJ maiatzaren 26an. Foru eta udal hauteskundeetan sekulako emaitzak lortu zituen, berriro ere. Zalantza gutxi zegoen, eta pronostiko guztiak bete ziren. Herrialde historikoan aspalditik duen lidergoari eutsi zion, are boto emaile gehiago erakarrita. Gehiengo osoa lortzeko batzarkide bakar baten faltan geratu zen Bizkaiko Batzar Nagusietan. Eta, sozialistekin egindako akordioari esker, erraz gobernatuko dute Bizkaia datozen lau urteetan. Bilboko Udalean ere beste horrenbeste egin zuen: zinegotzi bakarraren faltan geratu ziren, eta PSE-EErekin egindako gobernu itunak eman die hiriburuan inoiz izandako gehiengo osorik handiena. Baina, ekainaren 15ean, zapore gozo hori apur bat mikaztu zitzaien. Udalak osatzeko eguna iritsi zen. EH Bilduk Elkarrekin Podemosekin eta beste herri plataforma batzuekin egindako akordioen ondorioz, hainbat udaletako aginte makila galdu zuten jeltzaleek. Tartean, 40 urtez gobernatu dituzten herri garrantzitsu bi: Durango eta Galdakao. Galera gozatzeko, Bermeo, Markina-Xemein, Plentzia eta Zalla eskuratu zituzten, besteak beste.