Kultura

Heriotzari begira, aurrez aurre

Heriotzari begira, aurrez aurre

Natalia Salazar Orbe
Hil ostean hildakoak bizirik jarraitzen duen ustean oinarritzen dira heriotza errituak. Gaur egun, horretan sinesten ez dutenentzat behintzat, gertukoari agur esateko baliatzen dira era horretako ekitaldiak. Heriotza, baina, bizimodu baten bukaera eta beste baten hasiera gisa ulertu da mendeetan.

The Ruggeds eta The Inmigrandz, Break On Stageko kartelburuak

The Ruggeds eta The Inmigrandz, Break On Stageko kartelburuak

Natalia Salazar Orbe

Bronx eta Brooklyneko kaleetan (New York, AEB) kirol eta dantza erakustaldi gisa sortu zen breakdancea. 1970eko hamarkada zen. Afro-amerikar gazteek artez bete zituzten kaleak, kirola eta dantza uztartzen dituen diziplina landuta. Ezinezkoak ziruditen birak, lurra ia ukitu ere ez zutela egiten ziruditen gorputzen mugimendu azkarrez eta erritmoz beteak. Hurrengo hamarkadara arte ez zuen lortu arrakastarik, ordea. Apurka, mundura hedatuz joan da. Eta Euskal Herrira ere iritsi zen aspaldi; tartean, baita Bizkaira ere.

Transmisioaren protagonista

Transmisioaren protagonista

Natalia Salazar Orbe

Berreraiki behar den baserri bat. Mendeetako historia, haren hormen barruan gordeta. Familiaren gorabeherak, gizarte oso baten bilakaerari lotuta. Historia, kultura, hizkuntza, tradizioak. Eta horien guztien transmisioa. Horiexek harilkatuta osatu dute Gure etxea herri antzezlana, Mungian. Profesionalen gidaritzapean, herriko hainbat elkartetako kideek eta zenbait norbanakok taularatuko dute obra. Mungian estreinatuko dute, bihar 20:00etan eta igandean 19:00etan —emanaldi biak Olalde aretoan izango dira—, eta Bilboko Euskalduna jauregira ere iritsiko da Gure etxea herri antzezlana, maiatzaren 5ean.

Animazio zinemaren nazioarteko jaialdia indartsu ari da Bilbon

Animazio zinemaren nazioarteko jaialdia indartsu ari da Bilbon

Uxue Gutierrez Lorenzo

Aurrerapen teknologikoak direla medio, sortzeko, ekoizteko eta erakusteko bide berriak ireki dira hainbat esparrutan: dela etxea bere kasa garbitzen duen makina, dela erosketak online egiteko plataforma edo pantailatik pantailara komunikatzeko aukera. Sorkuntzaren alorrean ere nabari da eraldaketa hainbat diziplinatan. Fisikoaz gaindi doa ekoizpena egun, eta gero eta ugariagoa da errealitate birtuala. Genero berriak sortu dira musikan, dantzan, antzerkian edota zineman, errealitatea oinarri hartzeko beharrik gabe. Genero berri horietako bat da animaziozko zinema. Mugimendua sortzeko teknika horren omenez sortu zuten, hain zuzen, Animakom Fest jaialdia, Bilbon, 2017an.

Sortu, iradoki, hausnartu

Sortu, iradoki, hausnartu

Natalia Salazar Orbe

Testu bat ez da erabat osatua egongo irakurleak hartu eta bere interpretazioa gehitzen dion arte. Zenbat interprete, hainbat irakurketa. Kontakizun bera irakurrita hartzaile anitzek horren inguruan osatzen dituzten denetariko irudiek ematen diote zentzua obrari; norbere ekarpenek osatzen dute. Alderantziz ere gertatzen da, ordea: artelan batean ikusitakoa hitzez jantzita irudikatzeko, narratiba desberdinak osatzen ditu norbanakoak. Dikotomia horri jarraituta antolatu dute aurtengo Gutun Zuria.

Ertzetako antzerkien topagune

Ertzetako antzerkien topagune

Aitziber Laskibar Lizarribar
Euskarazko antzerkigileek topagune berri bat dute; antzerkia ogibide izan gabe egiten dutenen sare berri bat sortzen ari dira. Teatroa egiteko modu desberdinei begiratu, eta hasiberrientzat ere leku izan nahi du dinamika berriak.

Agertoki txikiak hutsarazita

Agertoki txikiak hutsarazita

Natalia Salazar Orbe

Dozena bat ikuskizun urte osoan. Eta gehienez, hilean bi. Horixe, horretarako lizentziarik ez daukaten lokalei kultur jarduerak eskaintzeko ezarritako muga. Eusko Jaurlaritzak joan den hilean iragarri zuen ikuskizunak eta jolas jarduerak arautuko dituen dekretu berria. Eta apirilean sartuko da indarrean. Kontrako iritzi ugari sortu ditu, ordea. Kultur sortzaile batzuek Arteak Ireki plataforma sortu dute, eta erabakiak kulturari egingo dion kaltea plazaratu dute. Bihar bertan, hainbat mobilizazio egingo dituzte hiri eta herrietan. Eusko Legebiltzarrak ere hamabi ikuskizunen muga baliogabetzeko zuzenketa onartu du, EH Bilduren, Elkarrekin Podemosen eta PPren babesarekin. Gasteizko Udalak azkenean iragarri du ez duela aplikatuko. Eztabaida mahai gainean dago.

Arkitekturaren oinatzei segika

Arkitekturaren oinatzei segika

Peru Azpillaga Diez

Enkarterriko eskualdean uste dugun baino ondare arkitektoniko aberats eta zabalagoa dugu". Hala dio Gorka Perez de la Peña Oleaga historialariak. Lurraldeko eraikinen inguruko ikerketa luze eta sakona egin du, eta horren emaitza da Enkarterri. 1870-1975. Arkitektura garaikidearen distira izeneko erakusketa. Hilaren 7an inauguratu zuen Enkarterriko Museoak, eta irailaren 29ra arte egongo da ikusgai. Erakusketara egingo diren bisita gidatuetaz gain, hainbat jarduera pedagogiko antolatuko ditu Enkarterriko Museoak. Horien artean, Perez de la Peñaren ikerketa lanean jasotako eraikin enblematikoak lekuan bertan ikusi ahal izateko zenbait ibilbide.

Anonimoak inspirazio iturri

Anonimoak inspirazio iturri

Eider Mugartegi

Historia ofizialak albo batera utzi du, sarri, eragin handiko emakumeen lana. Frida Kahlo, Dolores Ibarruri edota Eulalia de Abaitua ezagunagoak badira ere, beste askok ez dute behar bezalako aintzatespena eduki, eta anonimoak bihurtu dira haien lanak. Historiak ahanzturan eduki dituen emakume horiek eta izen-abizen ospetsuak dituzten beste batzuk berdintasuna ardatz duen Anónima arte erakusketaren inspirazio iturri bihurtu dira orain. Aniztasun funtzional psikiko edo intelektuala duten Bilbao Formarteko hogei artistak berdintasunaren eta genero indarkeriaren inguruan egin duten gogoeta irudikatu dute, hemeretzi artelanenen bidez, emakume anonimo horien gaitasunetatik abiatuta.

Sormena, loretan

Sormena, loretan

Natalia Salazar Orbe

Big Banga balitz legez, artearen eta kulturaren unibertso oso bat loratu da Bilbon. Unibertso hori hedatuz doa etengabe. Baina beharrezkoa da haren berri ematea; ezagutaraztea eta partekatzea. Loraldiak eginbehar horri heldu zion duela bost urte, eta aurten ere lan horri ekin dio. Asteartean abiatu zuten jaialdia, Sentikariz blai! leloari jarraituta. 22 egunez kultur eztanda erraldoitik sortutako lanak erakutsiko dituzte: diziplina artistiko guztiek bat egingo dute. Horrez gain, bost ekoizpen berri eta estreinaldiak ere iragarri dituzte. Bilbo kulturaren hiriburu bilakatuko dute dozena bat gunek; euskal sortzaileen plaza.