Kultura

Herri jakituria agertokian

Herri jakituria agertokian

Natalia Salazar Orbe

Herriaren ezagutza, jakinduria edo ondarea. Horixe esan nahi du folklore hitzak. Ingelesezko folk berbak herri, herritar, herriko izendatzen du. Lore, berriz, jakituria itzul daiteke. Pertsona talde batek edo komunitate batek partekatzen duen jakituria gorpuzten duen baliabidea. Horixe, bada, folkloreak jasotzen duena. William Thoms ingelesak 1845. urtean sortu zuen kontzeptua munduan barrena hedatu da, tokian tokiko herri eta komunitateen jakituriaren adierazpenak izendatzeko. Mendeetan osatutako jakituria horren sustraiak alboratu gabe hazi dira Euskal Herriko herriak ere. Adierazpen horietako batzuen agertoki bihurtuko da egunotan Bilboko Santutxu auzoa, Santutxu Kolorea jaialdiarekin. Bertan erakustaldia egingo dute Bilboko Gaztedi dantzari taldeak eta Galiziako Asociacion Rebulir Cultura Tradicional Ramiras elkarteak.

Emakume burujabeen aurkako ehiza

Emakume burujabeen aurkako ehiza

Natalia Salazar Orbe

Eguzkiari galtzen hasi berri den indarra emateko asmoz, suek beteko dituzte inguru guztiak urteko gaurik magikoenean. Udako solstizioa, San Joan gau bilakatua, iristear da. San Joan gaua edo sorginen gaua esaten zaio ekainaren 24 bezperako gauari. Oraindik leku batzuetan erre egiten dituzte sorginen irudiak. Emakume zaharrak, bakarrik bizi zirenak, itsusiak eta belarren propietateen gaineko ezagutza zutenak. Horra hor haiei buruz eraikitako irudia. Sorginaren estereotipo hedatu hori ulertu eta apurtzeko hitzaldia antolatu du Sorginorratz Bermeoko emakume taldeak. Amaia Nausia historialariak emango du, gaur.

Musikari mitikoen plaza

Musikari mitikoen plaza

Aitziber Laskibar Lizarribar

Mitoak. Urrunekoak batzuk, mundu guztian ezagun egin zirenak, eta gertukoagoak besteak, etxekoagoak. Baina mitoak. Izen batzuk ikustea besterik ez dago: The Beach Boys, Suzanne Vega, Anje Duhalde… 50, 30 eta 40 urtetik gora agertokietan daramatenak, eta garai haietako musika irauli zutenak. Sondikan izango dira egunotan hiru izen erraldoi horiek, eta beste zazpi; gehienak, munduari buelta emandakoak. 11 talde batuko dira gaur eta bihar Sondikako Ola zentroan; han izango da Music Legends Fest jaialdia, hirugarrenez.

Marmol gorria arte bilakatuta

Marmol gorria arte bilakatuta

Ander Makazaga Conde

Badira 13.000 urte inguru Urdaibai gizakien egonleku bilakatu zela, eta gaur arte iraun duten artelanak dira horren lekuko. Adibidez, Santimamiñe koban aurkitutako animalien irudiak garai hartako biztanleen testigantza dira oraindik ere.

Bermeora doa Mundaka Festival jaialdia

Bermeora doa Mundaka Festival jaialdia

Peru Azpillaga Diez

Orain arte Mundaka Festival izena zuen musika eta janari jaialdiak berrikuntza sakonak izango ditu aurten, bosgarren aldiaren antolaketarekin batera. Izan ere, Kosta Mugapeak hartutako zenbait erabakiren ondorioz, Mundaka utzi eta Bermeora lekualdatuko da egitasmoa. Horrekin batera, izena ere aldatu du, eta Bay of Biscay da orain. Horiek horrela, Emankor Sareak Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatzen duen jaialdia, Mundakako elizpetik Burujabetasun zelaiko larreetara aldatuko da, Bermeoko hilerritik gertu.

Bertsolari gazte eta beteranoen finalak, bihar, Abadiñon

Bertsolari gazte eta beteranoen finalak, bihar, Abadiñon

Natalia Salazar Orbe

Bertsozale elkarteak bertsolaritzaren ekosistema osoa elikatzeko helburuari jarraitzen dio, tinko. Eskualdez eskualde hazia ereiten aritu ostean, uzta jasotzen ari da orain. Betiere, lurra ongarriz bete, eta landaketak bertan behera utzi gabe. Abadiño bihurtuko da uzta horren erakusleku bihar. Bizkaiko bertsolaritzaren jaia ospatuko dute herrian: goizean, Eskolarteko finaletan lehiatuko dira; eta arratsaldean, Taldekakoan.

Fantasiari ateak zabaltzeko karpa

Fantasiari ateak zabaltzeko karpa

Natalia Salazar Orbe
Karpa handi bat. Agertoki biribila, eta, haren inguruan, elkarren ondoan eta atzean, ilusioa eta magia gozatzeko irrikaz direnak hartuko dituzten eserlekuak. Argiak, alanbreak eta ezer gutxi gehiago atrezzo handirik behar ez duten emanaldi zirraragarriei harrera egiteko.