Kultura

Norabidea aztergai

Norabidea aztergai

Natalia Salazar Orbe

Mende erdia bete da gizakiak lehenengoz ilargia zapaldu zuenetik. Zuri-beltzean iritsi ziren irudiak etxean telebista zutenen begietara. Orduz geroztik, abiada bizian eraldatu da teknologia. Telebistako irudiak koloreztatzearekin hasi, eta harremanak izateko moduak aldatzera bultzatzeraino iritsi da. Sakelako telefonoa besoaren luzapena bilakatu da ia. Hori aztertu, eta etorkizunak planteatzen dituen erronkei erantzun posibleak ematen saiatzen ari da Getxophoto jaialdia. Jokin Aspuru festibalaren zuzendariaren berbak dira: "Azelerazioak, automatizazioak, adimen artifizialak eta, oro har, aurrerapen zientifikoek erronka berriak proposatzen dizkigute; transhumanismoaren kontzeptura hurbiltzen ari gara". Horrek guztiak gizakiari eta munduari zer-nola eragingo dion aztergai du asteazkenaz geroztik Getxophotok, Post Homo Sapiens. Etorkizuna programatu izenburupean.

Naturak munduari oparitua

Naturak munduari oparitua

Natalia Salazar Orbe
Eguzkia, ura, urtaroak, behe lainoa eta naturaren koloreak eta indarra nonahi. Denak klik batean harrapatu nahian eta, aldi berean, horiek guztiek ikuslea argazki barrura erakarri guran. Busturiko Ekoetxea Urdaibain dagoen erakusketak, 'Euskal Herria Nature' izenekoak.

130 urteko hegaldia

130 urteko hegaldia

Aitziber Laskibar Lizarribar

Arriaga antzokiak ateak lehen aldiz ireki zituenetik 130 urte beteko dira aurki. 1890eko maiatzaren 31n, La Gioconda operaren doinuek eman zioten hasiera Bilboko ikur bihurtu zen antzokiaren ibilbide luzeari. Eta 130 urte geroago, 2020ko maiatzaren 31n, lan bera interpretatuta hasiko dute urteurreneko ekitaldi nagusia. Oraingoan, Joaquin Atxukarrok eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) interpretatuko dute La Gioconda lanaren obertura, emozioetan sakondu eta denboraren iragana sentiarazteko helburuarekin. Hori izango da abuztuaren erdialdean hasi eta datorren urteko ekaina arte luzatuko den denboraldiko altxorretako bat.

Gizarteak ezarritako roletatik ihes egiten

Gizarteak ezarritako roletatik ihes egiten

Amaia Igartua Aristondo

Norak bere bizitzan lehen aldiz egingo duen bidaia kontatuko du filmak". Bakarrik abiatuko da Lara Izagirreren (Zornotza, 1985) pelikula berriko andre protagonista. Abiatuko da, halaber, zinemagile eta gidoilaria, abuztuan hastekoa baita Nora film luzearen grabaketekin. Berak, aldiz, ondo lagunduta egingo du bidaia hori. Ane Pikaza aktorea arituko da pelikulari izena ematen dion protagonistaren paperean, eta, gainontzekoak jakinarazteke dauden arren, izen "ezagunak" agindu dituzte.

Mundua ezagutzeko abentura

Mundua ezagutzeko abentura

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa

Milurteko erdia. Bost mende igaro dira Lur osoa zeharkatu zuen lehen bira abiatu zenetik. Ordutik hona 500 urte igaro dira, eta bira hori urrun geratzen da. Hala ere, askorentzat pentsaezina da orain bost mende eskasera arte munduko biztanleriak ez izatea Lurra borobila den ziurtasunik, laua den ustea zabalduta egotea.

Leku berrian, betiko indarrez

Leku berrian, betiko indarrez

Natalia Salazar Orbe

Mundaka Festivalek bosgarren urteurrena beteko du, izena eta agertokia aldatuta: Bay Of Biscay da orain, eta, Mundakan barik, Bermeon ari dira egiten. Santa Katalina penintsularen magia Aritzatxu hondartza gainera eraman dute. Orain ere itsasoari begira dago, antzinako nabigazio kartetan azaltzen zen Bizkaiko golkoa izena gogoraraziz. Hala azaldu du Amets Rodriguezek, antolatzaileetako batek: "Bizkaiko golkoa lotuta dago Frantziako kostaldearekin, Eskoziakoarekin eta Galiziako aldearekin. Bay of Biscay izenarekin agertzen zen nabigazio kartetan, eta gustatu egin zitzaigun". Ingelesezko izena justifikatuta dagoela deritzo, gainera: "Jaialdiaren gure proiekzioa mundura begirakoa da. Hala bada, gure kultura munduan zabaltzea eta mundura erakustea da asmoa. Zentzu osoa dauka ingelesez egiteak, ez baita guretzako jaialdi bat, baizik eta gurea den jaialdia, mundura begira, eta zabaldua".

Noir generoko film laburrek hartuko dute Plentzia, gaur eta bihar

Noir generoko film laburrek hartuko dute Plentzia, gaur eta bihar

Amaia Igartua Aristondo

Plentzia film laburren gotorleku bilakatuko da zortzigarrenez. Asteburu honetan, VIII. Nazioarteko Metraje Laburreko Filmen Lehiaketa hartuko du udalerriak. Hamazortzi film labur aukeratu dira bi egun horietan proiektatzeko, baita jaialdiak eskaintzen dituen hiru sariengatik lehiatzeko ere: epaimahaiaren saria, euskal saria —alegia, euskal film laburrik hoberena saritzen duena— eta publikoaren saria. 2.000, 1.000 eta 800 euro, hurrenez hurren. Plentziako Santa Maria elizaren aldamenean emango dira filmak, larunbatean eta igandean sakabanaturik, 22:00etan hasita.

Burdinaz landutako Bizkaia

Burdinaz landutako Bizkaia

Aitziber Laskibar Lizarribar

Bizkaia eta burdina; elkarri lotuta dauden elementuak dira. Batak besteari zuzenean eragin dio: batak bestearen nolakotasuna baldintzatu du. Aberatsa da garai bateko burdinolek Bizkaiko lurretan utzitako ondarea; askotarikoa, baina nahiko ezezaguna. Datu batek erakuts dezake burdinak lurraldean izandako indarra: berrehun burdinola inguru izan ziren Bizkaian.

Apalak utzi, eta kaleak hartu

Apalak utzi, eta kaleak hartu

Natalia Salazar Orbe

Eguzkiaren berotasunak eta argitasunak egun osoa kalean egoteko giro aproposa eskaintzen dute udan. Hondartzarako hautua egiten dute batzuek; igerilekura jotzen dute beste batzuek. Gailu elektronikoen pantailen erakargarritasunari uko egin ezin dietenak ere izaten dira, ordea. Horietatik guztietatik harago jakintza eta fantasiarako bidea zabaltzen duten letren mundua ere kalean da. Udako liburutegiak, letren terrazak, udako irakurguneak zein letren etxolak martxan dira Bizkaiko hainbat herritan. Irakurketa aisialdian ere normal-normal txertatzeko helburua dute era horretako proposamenek.

Lekeitioko kaleak arterako leku

Lekeitioko kaleak arterako leku

Peru Azpillaga Diez
Artea Lekeitioko kale eta plazen jabe bilakatuko da asteburu honetan Kaleka jaialdiaren 30. edizioarekin batera. Jada martxan dago jaialdia, eta igandera bitartean egingo da; herrian zehar sakabanatutako gune desberdinetan, mota eta estilo askotako ikuskizunak pertsona ororen eskura jarriko ditu kaleko arteen jaialdiak.