Kultura

Zaletuak sortzeko

Zaletuak sortzeko

Euskal sortzaileei plaza bat emateko asmoz sortu da Sormene, Galdakaon. Datorren astelehenetik domekara, 34 sortzaile inguruk euren lana erakutsiko dute. %80 emakumeak dira.

Beste era batera, baina bada

Beste era batera, baina bada

Gaurtik martitzenera, Durangoko 55. Azoka egingo da. Aurkezpen, solasaldi eta kontzertuak ikusle kopurua mugatuta egingo dira, eta salmenta, sarean. Sortzaileek azokari eutsi izana eskertu dute

Ekialdeko lorategietan barrena

Ekialdeko lorategietan barrena

Japoniako lorategiak dira protagonista 23. Bosteko egitasmoan. 'Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat' izenpean, Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundi artistek 'shakkei' kontzeptuan oinarritutako obrak landu dituzte. Erakusketa Leioan eta Arrigorriagan egongo da ikusgai datozen asteetan.

Lurrak memoria du irabazteko

Lurrak memoria du irabazteko

Tosuko landan aparkalekua eraikitzearen aurkako erresistentzia hari modura hartuz, Garazi Basterretxeak 'Arraroa' izeneko album ilustratua kaleratuko du, Irati Perezen ilustrazioekin. Sopeloztarrez ere kaleratuko dute. 15 euroren truke jarri dute salgai aurresalmentarako postala.

Askotariko filmak eta gaiak, Zinebin

Askotariko filmak eta gaiak, Zinebin

Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak 122 film emango ditu, lau sailetan bereizita. Gaur hasi eta ostiralera arte ikusi ahalko dira lanok, aurrez aurre eta sarean. Film guztiek dituzte euskarazko azpidatziak.

Bilbo, fantasian murgilduta

Bilbo, fantasian murgilduta

John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho omenduko ditu FANTek. Laburren atalean emango dituzten lanetatik, bi izango dira euskaraz. Filmak 'online' ikusteko aukera emango dute.

Beethovenen geltoki berria

Beethovenen geltoki berria

'Musika Eskola Irekia' antolatu dute lehenengo aldiz Getxon. Beethovenen musika klasikoa modu didaktikoan eta berritzailean landuko dute jardunaldietan. Diziplina anitzez osatutako ikuskizunak izango dira. Urriaren 21ean egin zuten lehenengo ekitaldia, eta urtarrilera arte iraungo du zikloak.