Kultura

Euskal fantasien edizioa

Euskal fantasien edizioa

Gaur hasiko da zinema fantastikoaren FANT festibala, Bilbon. Bederatzi egunez, 73 proiekzio eta ekintza antolatu dituzte. Euskal sortzaileen lanak nabarmenduko dira aurten.

Iraganeko bizimodura jauzia

Iraganeko bizimodura jauzia

Dimako Antzasti museoak joan den mendeko bizimodu eredua erakusten du, eta, horretarako, etxebizitza hartzen du oinarri. Amezaga ahizpek zabaldu duten museoak aukera ematen du Dimako baserriak eta Bilboko pisuak nolakoak ziren ikusteko.

Natura, esku-eskura

Natura, esku-eskura

Barakaldoko Natur Gelak bisita gidatuak antolatu ditu datozen egunetarako, lorategi botanikoa eta Munoa jauregiko lorategia ezagutzeko. Era berean, Karmele Martinezen ‘Tximeletak’ erakusketa ikusgai egongo da hila bukatu arte.

Eredu iraunkorra modan jarri

Eredu iraunkorra modan jarri

Modaren munduan praktika ekologiko eta iraunkorrak erabiltzen dituzten artista eta diseinatzaileen erakustoki bihurtu da Bilboko Zabalguneko eraikina. The Eko Lab zabalik dago hilaren 30era bitarte.

Andreen izana bistaratzea

Andreen izana bistaratzea

Orozkoko Museo Etnografikoak 'Emakumeok' erakusketa ondu du, eskualdeko emakumeen bizipenak eta lanbideak ezagutarazteko. Museoko erakusketa iraunkorraren parte da orain. Iraganeko historia "osatzeko" ariketa bat dela uste du museoak.

Umore absurdoz blai

Umore absurdoz blai

Zailtasunak zailtasun Topaklown jaialdiaren 8. edizioa egingo dute apirilaren 1etik 4ra, Durangon. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten ez dituzte formakuntza saioak eta ikastaroak egingo. Emanaldi bakoitza bi aldiz egingo dute. San Agustin kultur gunea eta Landako gunea izango dira agertokiak.

Zenbat leku diren hemen

Zenbat leku diren hemen

Gutun Zuria letren nazioarteko jaialdia egingo dute Bilbon, hilaren 23tik 27ra bitarte. 'Hemen. Non guztiak biltzen dituen tokia' da aurtengo gaia. Azkuna zentroan egingo dituzte aurrez aurreko saioak. Iaz bertan behera utzitako zenbait solasaldi berreskuratu dituzte.