Euskal Herriko kultur agenda berritu du BERRIAk, sarean

Euskal Herriko kultur agenda berritu du BERRIAk, sarean

BERRIA egunkariak beste pauso garrantzitsu bat eman du irakurleei ahal den zerbitzurik onena emateko, Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda berritu baitu bere webgunean. Diseinua eraberritu du, eta, horrez gain, Berria.eus-en dagoen agendak aukera ematen du bilaketak egiteko: herrialdeak eta herriak, kultur diziplinak —antzerkia, bertsolaritza, musika, dantza, erakusketak, ikus-entzunekoak, hitzaldiak, ikastaroak…— eta egunak. Hain zuzen ere, Berria.eus/zerbitzuak/agenda helbidean dago Euskal Herriko kultur ekitaldien agenda.

BERRIAk astero eguneratzen du. Gainera, eragileek eta antolatzaileek han ekitaldiak zuzenean sartzeko aukera daukate.

Argazkian, agendaren azaleko irudi bat.