Kultura

Egitarau “dibertigarria” herrigintza berpizteko

Egitarau “dibertigarria” herrigintza berpizteko

Eureka Domeka izenburupean, musika emanaldiak, komiki inprobisazioa eta bertso saioa antolatu ditu Erandioko Gautxoriak taldeak iraileko igandeetarako. Azkenaldian instituzio publikoen ekintzak "nagusitu" direla diote, eta, hortaz, herrigintzatik sustatutako kultur eskaintza berreskuratzea ere badute helburu.

Kaleak irudiz blaitzeko geltokia

Kaleak irudiz blaitzeko geltokia

Getxophoto Getxoko nazioarteko irudi jaialdiaren 15. ekitaldia da aurtengoa. Kaleetan nazioarteko 22 artistaren lanak zintzilikatu dituzte, eta ikus-entzunezko beste zenbait diziplina ere landuko dituzte. Kalean ez ezik, sarean ere izango da ikusgai. Hilaren 26ra arte egingo dute jaialdia.

Margoak, gaitzen aurka

Margoak, gaitzen aurka

Ibarrangeluko kultur etxean, Mari Carmen Zubietaren margolanen enkante-erakusketa solidario bat antolatu dute. Egitasmoaren bidez, Zubietak egindako artelana aitortzeaz gain, minbiziaren aurkako ikerketan lagundu nahi du haren familiak. Dirua lortzetik harago, "kontzientziazioa"; ere bultzatu nahi dute.

Euskal Encounter BECen da

Euskal Encounter BECen da

Etzi bitartean dozenaka jarduera eta lehiaketa hartuko ditu topaketa digitalak, Barakaldoko BEC erakustazokan. Parte hartzaileen kopurua mugatuta egongo da osasun neurriak bete ahal izateko.

Folklorea bizi-bizi Getxon

Folklorea bizi-bizi Getxon

Asteburu honetan izango da Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 31. aldia. Gaurtik domekara, ikuskizun bat eskainiko da egunero, Algortako Muxikebarri zentroan. Aurrekoetan bezala, udalak Itxartu dantza taldearekin batera antolatu du jaialdia. Irlandako eta Senegalgo taldeak izango dira aurtengo nazioarteko gonbidatu bereziak.

Kultura aire zabalera

Kultura aire zabalera

Musikaire jaialdiak egitarau eklektikoa dakar berriz ere Elorriora uztaileko asteburuetarako. Aurten Ganondo parkean egingo dituzte kontzertuak eta errezitalak.