Gizartea

Omara heldu da gaitza

Omara heldu da gaitza

Peru Azpillaga Diez

Mota eta itxura guztietako formak biltzen ditu Omako baso margotuak. Bai Euskal Herrian eta bai munduan bakana den paisaia osatzen dute hamaika kolore eta irudi aurkezten dituzten zuhaitzek. Atmosfera magiko batek gordetzen duela dirudi 1982 eta 1985. urteetan zehar Agustin Ibarrolak margotutako inguruneak. Hain zuzen ere, ipuin zoragarrietan agertzen den baso sorgindu horietako baten antza du. Hala ere, beste mundu batekoa dirudien arren, basoa ez dago lurreko gaixotasunetatik salbu, eta, Euskal Herriko hainbat tokitan gertatu den bezala, gaixotu egin da; Lecanosticta acicola onddoak erasan ditu hango pinuak.

Industria iraganaren lekuko

Industria iraganaren lekuko

Natalia Salazar Orbe

Meatzetako mineralen etengabeko joan-etorrien agertokia zen Ibaizabal itsasadarra XIX. mendearen bukaera aldera. Haitzetan ezkutatutako elementuek hantxe egiten zuten Bizkaian egingo zuten azken egonaldia. Handik Europara abiatzen ziren horietako asko, esportazio jarduera handiaren protagonista bilakatuta. Kargalekuak erabiltzen zituzten mendi inguruetatik trenez iritsitako minerala ontzi handietan sartzeko. Hainbat eraiki zituzten itsasadarrean.

‘Habana’-ko umeen topagunea

‘Habana’-ko umeen topagunea

Aintzina Monasterio Maguregi

Santurtziko portutik Erresuma Batura, Southamptonera. 1937ko maiatzaren 21a. Euskal Herriko 4.000 umek SS Habana itsasontzian bidaiatu zuten. Sorterria utzi behar izan zuten baporean, 36ko gerratik ihesi, senideak Euskal Herrian utzita. Istorio hori biltzen du Gernika-Lumoko Astran hilabete honetan dagoen erakusketak: Basque children: the English exile - Habanako umeak.

Heriotzari begira, aurrez aurre

Heriotzari begira, aurrez aurre

Natalia Salazar Orbe
Hil ostean hildakoak bizirik jarraitzen duen ustean oinarritzen dira heriotza errituak. Gaur egun, horretan sinesten ez dutenentzat behintzat, gertukoari agur esateko baliatzen dira era horretako ekitaldiak. Heriotza, baina, bizimodu baten bukaera eta beste baten hasiera gisa ulertu da mendeetan.

‘Klikatzeko’ unea

‘Klikatzeko’ unea

Aitziber Laskibar Lizarribar

Abiatu da. Martxan dira ehunka hanka, tipi-tapa, eta dantzan bozgorailuetako doinuen atzetik doazenen gorputz eta bihotzak. Dantzan, era berean, errepide bazterretan zain daudenen sabeletako tximeletak. Atzo arratsaldean Garestik abiatu, eta Nafarroa Garaian ibiliko da Korrika egunotan; bihar gauean, Nafarroa Beherera jauzi egingo du. Igandean, Lapurdik hartuko du euskararen aldeko mobilizazio erraldoiaren lekukoa, eta Gipuzkoara egingo du ondoren. Asteazkena arte ez ditu zapalduko Bizkaiko lurrak.

Bizkaiko birziklatzearen buruan jarri da Lea-Artibai eskualdea

Bizkaiko birziklatzearen buruan jarri da Lea-Artibai eskualdea

Eider Mugartegi
Lea-Artibai eskualdeak %43ko birziklatze tasa lortu du 2018an: Bizkaiko birziklatze tasarik handiena. Organikoa bereizten hasi zirenetik jasotako datuak batu ditu Lea-Artibaiko Amankomunazgoak. Datuen arabera, gutxi bildu da errefusa, eta gainontzeko gai guztien birziklatzeak nabarmen egin du gora.

Urteetako isiltasunaren aldarria

Urteetako isiltasunaren aldarria

Natalia Salazar Orbe

Bakiok garrantzi militar handia izan zuen 1936ko gerran. Sollube eta Jata mendien artean kokatuta dago, eta mendi horien defentsak menderatzeak Bilbora kostaldetik sartzeko modua ematen zien tropa frankistei. Giro hartan, gerraren astinduak zauri sakona egin zuen herrian, eta bereziki herritarren artean. Zauria itxi gabe dago oraindik, eta, mina arintzen laguntzeko, liburu bat argitaratu berri dute udalak eta Aranzadi Zientzia elkarteak, elkarlanean: Bakio 1936-1945.

Gatikako aintzira ur gaineko eskia egiteko eremu bihurtu nahi dute

Gatikako aintzira ur gaineko eskia egiteko eremu bihurtu nahi dute

Uxue Gutierrez Lorenzo
Ur gaineko eskia praktikatzeko gune bat ireki nahi dute Gatikan. Promotore pribatu baten ekinbidea da, eta Lakuetxe garagardotegia zenaren instalazioak erabili nahi ditu parkea eraikitzeko. Orotara, 19.857 metro karratuko azalera duen espazioa baliatu nahi dute, eta eremuaren barruan dagoen aintzira artifiziala izango da kirola egiteko gunea.

Estalitako historia agerraraziz

Estalitako historia agerraraziz

Natalia Salazar Orbe

Laurogei urte baino gehiago igaro dira bonbek herria suntsitu zutenetik. Italiako Aviazione Legionarioko hegazkinek gutxienez 281 bonba jaurti zituzten Durango gainean, eta bonbardaketan 336 pertsona hil ziren. 1937ko martxo odoltsu hartan gertatutakoa ahanzturan gera ez dadin, eta sarraskian bizia galdu zuten herritarrak gogoratzeko, hainbat jarduera antolatu dituzte datozen egunetarako Durangoko Udalak eta Gerediaga elkarteak.