SAN ANTONEK BEDEINKA ZAITZATELA

Bilboko San Anton elizak dozenaka animaliaren bisita hartu zuen martitzenean. Jabeek bedeinkatzera eraman zituzten euren maskotak, urtero legez. Txakurrak ziren nagusi. Hala ere, Txarriduna elkarteak urtero eramaten duen txerria aurten ere tartean iza...

Kolpez kolpekako lehia

Boxeo lehiaketa

Sestao

Boxeo erakustaldia izango da bihar Sestaon. Hain zuzen, 2012ko boxeo olinpikoaren Bizkaiko lehiaketarako kanporaketa txapelketa egingo dute Benedicta kiroldegian. 18:00etan abiatuko dute norgehiagoka, eta irabazten dutenak hurrengo asteko finalerdietara pasatuko dira. Han nagusitzen direnek finala jokatuko dute otsailaren 11n.

Gizonezkoak ikusteko aukera izango da bihar. Emakumezkoek, lehiatzeko prest egon badauden arren —hiruk eman dute izena— , ez dute euren mailetan borrokatzeko aurkaririk. Beraz, zuzenean Bizkai, Gipuzkoa eta Arabako boxeolarien norgehiagoka hartzen duen txapelketara pasatuko dira, Carlos San Jose Bizkaiko Boxeo Federazioko presidenteak jakinarazi duenez.

'Superwelter'-ekoak gehienak

Gizonezkoei dagokienez, bestalde, superwelter deritzon kategoriakoak —66,678 eta 69,853 kilogramo artekoak— izango dira lehiakide gehienak. San Joseren arabera, lehenago "luma-pisukoak eta arinak ziren. Orain, ordea, gazteak gehiago hazten dira, eta pisu gehiago hartzen dute lehen baino elikadura hobea dutelako", argitu du.

Bestalde, faborito batzuk egon badauden arren, ez du esan gura izan nor ikusten duen garaile, "besteekiko mespretxurik ez egiteko". Hala ere, uste du berak garaile ikusten duen gizonezkoa Espainiako lehiaketara iritsiko dela. "Eta handik bueltan —apirilean—, profesionalen mailan sartuko da", iragarri du.

Bizkaian boxeolarien maila goraka doala deritzo Carlos San Josek. "74 urte dauzkat. Nire sasoietan zapatu guztietan egoten ziren boxeo erakustaldiak. Boxeoa ez da elkarri jotzea soilik, arau eta teknika batzuk daude", zehaztu du.

Halere, garai batean PSOE alderdiak kirol hori debekatu egin gura izan zuela ekarri du gogora, eta ondorioz praktika horrek eta haren jarraitzaileek "behera nabarmen" egin dutela esan du.

Dena den, "apurka indarra berreskuratzen" ari direla dio, baita lehiaketetara ikusle asko joaten direla ere: "Sestaon, 600 eta 800 bitarte izaten dira". Bihar txapelketa ikusi gura duenak hamar euro ordaindu beharko du sarrera.

Mareek ezkutatzen duten hori

Erakusketa berria inauguratu du Bilboko Itsasadarreko Itsas Museoak Mugan: lurraren, itsasoaren eta airearen artean. Azti-Tecnalia ikerketa zentroak prestatu eta antolatu du, eta martxoa bukatu arte egongo da. Aurretik beste leku batzuetatik igaro ost...

‘Hareazko ipuinak’ antzezlana estreinatuko dute bihar

Hareazko ipuinak Markeliñe antzerki konpainiaren lan berria euskaraz ikusteko aukera izango da bihar Zornotza aretoan. 18:00etan emango dute ikuskizuna. Sarrerak lau euro balio du.

Aita baten gogoetak eta aldarte aldaketak erakutsiko dituzte aktoreek taula gainera. Kezka nagusi bat dauka aita horrek. Hain zuzen, alabak gaixotasun sendaezin bat du, minbizia. Eta gaztetxoak bere haurtzaroa galduko duen beldurrak obsesionatu egiten du gizona. Kezkak, beldurrak, samina... azalduko dira antzezlanean. Baita barreak ere.

Gaztelerazko estreinaldia gaur egingo dute, 21:00etan. Familia osoarentzako antzezlan gisa aurkeztu dute antolatzaileek.

Egitarau zabala

Datozen hiletara begira, egitarau zabala aurkeztu dute Zornotza aretoan, "gustu eta adin guztietako publikoarentzat programatu den eskaintza". Musikak, dantzak, antzerki lanak, familientzako ikuskizunak, zinemak... Guztiek lekua izango dute eskaintza horren barruan.

Besteak beste, Jabier Muguruzak Bikote bat bere azken lana aurkeztuko du otsailean. Eta martxoan, emakumeek egindako film laburrak emango dituzte.

6.053,2

6.053,2 milioi euro bildu zituen aldundiak iaz zergatan. Bizkaiko Foru Aldundiak emandako datuen arabera, 2011n 6.053,2 milioi euro jaso zituen, zerga bidez; aurreikusita zuen kopurua, hain zuzen ere.