Bizkaiko Foru Aldundiak eta Euskal Idazleen Elkarteak Bi-2 ekimena jarri dute martxan. Bizkaieraz idatzi duten idazle klasikoak eskoletara gerturatzea da asmoa. Horretarako, idazle horien eskualdeko egungo idazle bat aukeratu dute, eta dagokion eskual...
@sarean
• www.bizkaiera.biz. Labayru ikastegiak eta Azkue fundazioak Bizkaieraren ataria sortu zuten euskalkia ezagutarazteko. Bizkaiera idazteko arauez gain, bideoak, batua-bizkaiera itzultzailea eta bestelakoak ere badaude web orrian.
• www.labayru.org. Labayru ikastegiaren katalogoa eta hiztegia daude bertan.
LARRIALDIETARAKO TRESNA BERRIAK
Suhiltzaileek Bilboko Deustua, San Ignazio, Uribarri eta Abando auzoetan gerta daitezkeen larrialdiei aurre egiteko orain arte baino denbora gutxiago hartzea helburu duen parke berria inauguratu dute Deustun. Parkea egiteko lanek 1,3 milioi euro balio izan dute. Urteko 365 egunetako 24 orduetan izan daitezkeen larrialdiei erantzuteko beharrezko baliabide guztiak dituela jakinarazi dute. Joan den astelehenean inauguratu zuen Iñaki Azkuna alkateak.