SAN ANTONEK BEDEINKA ZAITZATELA

Bilboko San Anton elizak dozenaka animaliaren bisita hartu zuen martitzenean. Jabeek bedeinkatzera eraman zituzten euren maskotak, urtero legez. Txakurrak ziren nagusi. Hala ere, Txarriduna elkarteak urtero eramaten duen txerria aurten ere tartean izan zen. Urkiolan ere beste horrenbeste egin zuten. Han ere gaur egun txakurrak nagusi diren arren, lehen ganadua eramaten zuten baserritarrek. Etziko mezetan berriz izango da bedeinkazioa jasotzeko aukera.