1334. urtekoa da Gaztelugatxeko gazteluari egindako lehen aipu idatzia. Urte batzuk geroago abandonatu egin zuten, baina krisi garaietan funtzio militarra berreskuratzen zuela uste dute.
Tala Bekoa gotorlekua eraiki zuten urtea.
Lekeitioko Tala Bekoa izan zen Aro Modernoan Bizkaian eraikitako lehen gotorlekua: 1528. urtekoa da, hain zuzen ere. Tala izeneko eremuan zegoen, kaitik gertu, baina gaurdaino ez da horren arrastorik aurkitu.
PPk gotorlekuak babestea proposatu dio aldundiari
Joan den ostiralean, Bizkaiko Batzar Nagusietan PPko bozeramaile Arturo Aldekoak Bizkaiko Foru Aldundiari proposatu zion XVI. eta XVIII. mendeak bitartean Bizkaiko kostaldean sortutako defentsa bateriak eta gotorlekuak babestea. Batzar Nagusiek onartu...
100.000
• Nekazaritza bulegoek 2011n bideratu zituzten kontsultak. Bizkaiko Foru Aldundiko Nekazaritza Sailak dituen zazpi nekazaritza bulegoek 100.000 kontsulta inguru bideratu zituzten iaz. Baserritarrek euren ustiategietatik gehiegi urrundu gabe egin ditzakete kontsultak.