Zuzenbide zibil orokorrak aldaketak izan ditu aspaldian

Espainian indarrean dagoen kode zibila, Bizkaiko foru gabeko herrietan ere aplikatzen dena, 1889koa da. Herri forudunetan ere badu eragina, foru zuzenbideak arautzen ez dituen gaietan. Lehen 50 urteetan, eskuz idatzitako testamentua onartzeko baino ez zuten aldatu Espainiako Gorteek.

Diktaduraren ostean, adulterioa eta ohaidetzea zigorgabetu ziren (1978). Dibortzio Legea onartu ostean, egokitu egin behar izan zuten, 1981ean. 1990ean, sexuagatik diskriminazioa eragiten zuten puntuak kendu zizkioten. Kongresuak onartutako azken erreforma 2005ekoa da: sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak eta adopzioak legeztatu, eta dibortzioak erraztu ziren.