Azken egunetako albisteak dira biak: Errekaldeko Etxarri II gaztetxea hustu dute eta Azkuna zentroko Lantegia espazioa STEAM gune bihurtuko dutela iragarri dute Bilboko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak eta La Caixa fundazioak. Herritarrek bi erabakien aurrean kontrakotasuna azaldu dute. Gaztetxearen alde manifestazioa egin zuten auzokideek huste aginduaren bezperan, eta 60 elkarte eta eragilek elkartasun manifestua sinatu zuten. Instituzioen erantzuna zuzena eta argia izan da:...

Musikaren aniztasunaren erakusgarri
Gernika-Lumoko kultur espazioak elkartze aldera sortu zen Lekuek musika eta arte jaialdia, duela hamabi urte. «Herriko eragileekin elkarlanean, musika eta kultur eskaintza zabal batez gozatzeko aukera eskaini nahi genion publikoari», esan du Ander Guerrero festibalaren antolatzaileak. «Hala, askotariko estiloetako musika taldeak gonbidatzen saiatu gara urtero». Aurten ere, XII. aldian, jaialdian elkarren artean aski desberdinak diren soinuek hartuko dituzte Gernika-Lumoko hainbat kale eta taberna, apirilaren...

«Udalaren egitasmoetarako kaltegarriak gara, eta orain ito egin nahi gaituzte»
Duela hamar urte onartu zuten HBPB hiri berrikuntzako plan berezia tarteko, Basauriko Udalak bota egin nahi ditu San Fausto kaleko 5., 7., 9. eta 11. zenbakietako eraikinak. Haien lekuan etxebizitza berriak eraikiko dituzte. Oraingoz, bizilagunek bertan jarraitzen dute, baina udalak Trintxera kultur elkarteko kideak kanporatu ditu jadanik, eta udal gobernuko arduradunekin bilera bat lotu nahian dabiltza elkarteko kideak. Hala ere, oraindik erantzunik...

Derion ekoitzia, eta Italian saritua
Ikasgeletako airearen kalitateak kezkatuta, Derioko Txorierri institutuko ikasle talde batek airearen tenperatura, hezetasuna eta karbono dioxidoa neurtzeko gailu bat garatu zuen iaz, STEAM arloko proiektu baterako. Proposamena gailendu egin zen Elhuyar zientzia azokan, Bilbon, eta berriki urrezko domina lortu dute Milango I Giovani e le Scienze azokan (Italia). Hiru parametrook neurtzeko sentsoreak ditu gailuak, eta datuak jaso eta helarazteko Arduino...

Zamalanda parkea ireki dute Barakaldon: 85.000 metro koadro, itsasadarraren ertzean
Zamalanda izena ipini diote, Arrondegiko zubiaren oinarrietako batean irakur daitekeenez. Izan ere, han egon ziren garai batean Bizkaiko Labe Garaiak eta Franco-Belga konpainiaren mineral kargalekuak. Hainbat urtez egindako egokitze lanak bukatuta, astelehenean inauguratu zuten Barakaldon itsasadar osoko ibaiertzeko parkerik handiena: Zamalanda. 85.000 metro koadro ditu aisialdirako eta kirolerako egokitu duten berdegune berriak. Bilbao Ria 2000 sozietateak ordaindu ditu lanak; zazpi...

Mugiezin
Sentsazio arraro batek zabaldu dizkit begiak gaur, behar lukeen baino beranduago den susmoak. Eta gaurkoa ere ez zen sentsazio okerra, ia ordubete luzatu baitzait loaldia iratzargailuari okerreko botoiarekin erantzun ostean —atzeratu beharrean, desaktibatu egin dut—. Kolpe batez jaiki naiz ohetik, eta topatu ditudan lehen trapuak jantzi ditut. Atzo sobera geratutako kafea berotu gabe hartu, eta korrika joan naiz autora. Lantokira...

Lehenengoz, andreak nagusi Deusturen eta Ingeniaritza Eskolaren arteko desafioan
«Estropada hau irabazteko asmoa dut; irabazi egin nahi dut. Baina, lehen aldiz, poztu egingo nintzateke Deustuk irabaziko balu», esan du EHUko Ingeniaritza Eskolako traineruaren entrenatzaile Iñigo Martinez de Alegriak. Gaur egingo dute Deustuko Unibertsitateak eta Ingeniaritza Eskolak lagun arteko 43. estropada, 19:00etan, Erandio eta Bilbo artean, eta, lehen aldiz, talde mistoak osatzeko aukera eskaini die desafioa antolatzen duen Pride klubak....

«Beti ahalegintzen gara euskararen kolore guztiak nabarmentzen»
Bihar izango da Esaera Zaharren Sopelako Txapelketaren 30. aldia, Eguzkixak nora, zapixak hara lelopean. AEK-ko irakaslea da Aitor Fernandez de Martikorena Rodriguez (Bilbo, 1970), eta 26 urtez ibili da lehiaketaren antolaketa lanetan. Fernandez de Martikorenak adierazi du sariketa «polita, entretenigarria eta oso alaia» dela, nahiz eta «zaila» den bertsoak entzunda atsotitzak asmatzea. Nola sortu zen Esaera Zaharren Sopelako Txapelketa? Esaera Zaharren txapelketa...

Mila lagun batu nahi dituzte autismoa dutenen aldeko Leioako martxan
Leioan egingo dute aurtengo Autismoa martxan! ibilaldi solidarioa, etzi. Bizkaiko Apnabi irabazi asmorik gabeko elkarteak urtero egiten du ekitaldia, autismoaren espektroko nahasmendua dutenen beharrizanak ikusarazteko eta haien gizarte inklusioa sustatzeko. Mila lagun baino gehiago bildu nahi dituzte martxan, iaz Barakaldon bezala. Izena emateko epea gaur amaituko da: sei euro ordaindu beharko dute ibilaldian parte hartu nahi dutenek —trukean, elastiko bana...

Lemoiz iluntasunetik askatzeko
Bizkaiko Foru Aldundiak argitaratutako mapa turistiko bat da, 1990eko hamarkada bukaerakoa. Bizkaiko kostaldean egunpasa egiteko proposamena egiten du, baina Gorliztik Bakiora, kostaldetik jarraitu ordez, Mungiatik bidaltzen du bidaiaria. «Leku liluragarriak ikus zitezkeen itsasertzean, baina justu inguru hori ez zuten erakutsi nahi. Inor ez zen handik pasatzen, egia esan; ezin zen, Guardia Zibilaren kontrolak egoten zirelako», gogoratu du Carmen Abad Ibañez...