iritzia-lurraldeak

Aro baten amaiera

Moskun, 1991n, ordura arteko dena amaitu zela jakin omen zuten lehen McDonald’sa zabaldu orduko. Kilometroko ilarak izan zituzten, Plaza Gorritik kilometro eskasera. Nago gure herrian ere nabarituko dugula noiz amaituko den dena, gaztetxe bateko plantxan egindako azken ogitarteko hotza jaten dugunean. Ez dakit azaltzen bien artean zein den lotura zuzena, baina bataila galduen klubeko kide...

Pailazoak eta zirkuak

«Pailazoa jauregira sartzen denean ez da errege bihurtzen. Jauregia zirku bihurtzen da». Donald Trumpek kargua hartu eta hurrengo egunean irakurri nion lagun bati Turkiako esaera zahar hori sare sozialetan. Betidanik liluratu nau nola biltzen duten esaera zaharrek herriaren jakinduria horrelako dosi txikietan. Hasiera batean zirku hitza baino ez zitzaidan bururatu Trumpen jarraitzaileen performanceak deskribatzeko. Zirku...

Errepideak

Errepideak

Begiak itxi eta arnastea nahikoa da ohartzeko aukera anitz dagoela gure eskura une oro; denborarekin batera etengabe irekitzen eta ixten zaizkigun ateak daudela. Sentsazio polita da, baina estresa ere eragin dezake, ate bat zeharkatzeak beste batzuk atzean uztea dakarrelako. Sarritan pentsatu dut ikaragarria litzatekeela bikoizteko ahalmena eskuratzea, geure buruaren kopia berdin-berdina dena sortu eta aldi...

Tuper bat

Tuper bat

​Zopa ekarri dizut». Edo, azkar sendatzea nahi dut.  Gripeak jota dago Euskal Herri erdia, eta etxeko besaulkiak zu ez irenstearekin nahikoa duzunean, salda beroa ekarriko dizun norbait hurbil izatea garrantzitsua da. Litro bete zaintza da beharrezkoa, geroz eta ahulagoa den osasungintza publikoak gainezka egin eta gaztea eta patologiarik gabea bazara. Gaixotzen garenean bakarrik gogoratzen bagara Osakidetzaz,...

Neguko oporrak

Neguko oporrak

​Ez nekien nola hasi zutabe hau. Urteak sasoi berezia duenez, Grinch bihurtu edota urteko asmo onak zerrendatu; bien artean egon naiz, gaur zer jarrerarekin hasi asmatu ezinda. Eta hori da, agian, aurtengo Gabonak inoizko ez-gabonenak izan direlako niretzat. Alegia, Gabonei dagozkien osagai guztiak joan zaizkie aurtengoei: ez dut familiako otordu handirik egin, ez naiz opari...

Besterik gabe

Besterik gabe

​Ez da izan nire urtea. Sarritan zeharkatu naute atzetik aurrera esaldi labur hori osatzen duten hitzok. Urtearen errepasoa egiteko, atzera begira jartzea tokatu zait, eta kostatu egin zait hasiera batean. Maldan gora oinez hasi behar dudanean izaten dudan gorputzaldi pisutsua gogorarazi dit. Beste urte bat gehiago zirudien, hasi eta bukatu egiten diren horietakoa. Baina luze...

Kontagailuak zerora

Kontagailuak zerora

​Urte bat 3.000 karakteretan kontatzera nator. Urtarrilean, Itziar Ituñok Sarek Bilbon egindako euskal presoen eskubideen aldeko manifestazioan parte hartzeagatik lan kontratu batzuk galdu zituen. Giza eskubideak defendatzegatik lana galdu duten dozenaka pertsonetako bat baino ez zen izan. Otsailean, inflazioak berriz egin zuen gora; Hego Euskal Herrian; %3,3raino, zehatzak izateko. Argindarraren garestitzearen ondorioz izan omen zen. Hitz...

Futbolaren indarra

Futbolaren indarra

​Arrazoi ezberdinak medio, denbora asko pasatzen dut azkenaldian San Mames inguruan. San Mames deitzen diot futbol zelaia, EHUren Ingeniaritza Eskola, EITBren egoitza, Bizkaiko Ogasuna, Basurtuko ospitalea, Bilboko autobus geltokia eta beste hainbat kontu inportante biltzen dituen inguruari. Han inguruan mugimendu handia dago egunerokoan, eta aipatu ditudan eraikinetako zenbaitetan kontu garrantzitsuak kudeatzen dira. Eguneroko joan-etorri horietako...

Pertsona adimentsuei

Pertsona adimentsuei

​Adimen (iz.). 1. Ulertzeko ahalmena, pentsamendu bidez nor bere buruaz eta inguruaz jabetzea. 2. Egoera bati aurre egiteko, zirkunstantzien arabera aukera egiteko ahalmena. Eskolagabe bezala kategorizatzeko aukera dagoela jakitun, aitortza multzo bat egitera nator. Ez naiz batere irakurle ona. Oporretan eta sozializatzeko gogorik ez dudanean bakarrik hartzen dut liburu bat. Gaurko egunez, lanetik irten eta...

Ume heldu edo heldu ume

Ume heldu edo heldu ume

​Noiz bihurtu ote nintzen ume heldu. Noiz laga ote zioten nire beldurrek eta ziurgabetasunek zilegi izateari. Noiz heldu ote nintzen hartu beharreko erabakien ozeano batean korrontearen aurka igeri egitera. Noiz? Ni ez naiz konturatu ere egin trantsizio horretaz. Eta hori asko esatea da, bizitza trantsizioa baita. 27 urte ditut. Gero eta «oraindik gaztea zara-eta!» gutxiago...