Ekologistak Martxan-ek zalantzan jarri du Bilboko Udalak airearen kalitateaz ematen duen informazioa fidagarria ote den

Ekologistak Martxan-ek zalantzan jarri du Bilboko Udalak airearen kalitateaz ematen duen informazioa fidagarria ote den

Trafiko pantailetan kutsadurari buruz egunero agertzen den informazioa kentzeko eskatu dio Ekologistak Martxan taldeak Bilboko Udalari. Euskarri haien bitartez herritarrei helarazten dieten mezua «ez dator bat» Europako araudiarekin, talde ekologistak dioenez. Izan ere, neurtutako bost kutsatzaileek —NO2, SO2, PM10, PM2,5 eta O3— kontzentraziorik apalenak emanda ere, horrek «ez du inolaz ere adierazten» airearen kalitatea «oso ona» denik. Pantailetan, ordea, hori adierazten da,...

Euskaran gara herri

Euskaran gara herri

Marmeladan igeri egitea. Aspaldi izan nuen lanean nagusi bat metafora hori maiz erabiltzen zuena. Esango nuke gauza gutxi ikasi niola nagusi horri, eta baliteke hori izatea gordetzen dudan haren herentzia bakarra. Eta, egia esan, marmeladan igeri egitearena euskara azken boladan pairatzen ari dena definitzeko modu ezin hobea da. Aurrera egin nahi bai, baina trabek, oztopoek eta erasoek ez digute uzten. Oldarraldi judizial...

Bilbo euskal kulturaren erakusleiho bihurtuko da Aste Santuan

Bilbo euskal kulturaren erakusleiho bihurtuko da Aste Santuan

Bilboko Udalak egin du proposamena, bost zentzumenak erabilita Bilboz eta euskal kulturaz gozatzeko: ehun jardueratik gora eskainiko ditu apirilaren 16tik 19ra bitartean, gehienak doakoak, Basque Fest jaialdiaren barruan. «Nahi dugu Aste Santuko egunetan hirira etorriko diren turistek, baina baita bizkaitarrek eta etxean geratzea erabaki duten bilbotarrek ere, euskal kulturaz gozatzea», esan du Kontxi Claver Bilboko Ekonomia Garapeneko, Merkataritzako, Turismoko eta...

«Euskara naturaltasunez erabili behar da, gatazkarik gabe; hori da nire borroka»

«Euskara naturaltasunez erabili behar da, gatazkarik gabe; hori da nire borroka»

Bilbo erdiguneko kafetegi batean egin du hitzordua Jose Andres Etxebarria Etxeita itzultzaile eta abokatuak (Zornotza, 1958) Bizkaiko Hitza-rekin. «Erretiroa hartu arte, hemen ondoan egiten nuen lan, eta hona etortzen nintzen lankideekin. Leku honen oroitzapen gozoak ditut, eta horregatik aukeratu dut». Eguneko BERRIAren ale batekin etorri da. «Garai batean idazten nituen zuenean iritzi artikuluak eta zuzendariari gutunak, baina azkenaldian lanpetuta ibili...

Urdulizen ikasitakoa eragileen esku utzi du Mecaner Herriarentzat plataformak

Urdulizen ikasitakoa eragileen esku utzi du Mecaner Herriarentzat plataformak

Mecaner Herriarentzat ekinbideak, bere bideari amaiera emateko, ibilbidearen balantzea eta irakaspenak jasotzen dituen txosten bat aurkeztu du. Trantsizio ekosoziala eta enpleguaren defentsa izenburuko azterlana eragile ekologista, sindikal, politiko eta sozialen esku utzi dute, «etorriko diren prozesu berriei bultzada emateko asmoz». Plataformaren ustez, balantzea «gazi-gozoa» da, ezinbestean, Stellantis automozio sektoreko multinazionalak Urdulizko Mecaner lantegiko beharginak kaleratu eta instalazioak saldu zituelako. Hala...

«Euskara erabiltzea ariketa soziala da, eta horrek sarea eskatzen du»

«Euskara erabiltzea ariketa soziala da, eta horrek sarea eskatzen du»

Euskararen erabilera sustatzeko, datozen hiru urteetarako egitasmo bat abiatu dute elkarlanean Bizkaiko Foru Aldundiak eta Taupa mugimenduak: Bizkaian Bagara. Sei proiekturen eta 49 esku hartzeren bitartez, eskualdeetan euskaltzaleen sareak sortzea eta indartzea da helburua, Taupako kide Sonia Perez Anguerak (Eibar, Gipuzkoa, 1972) eta Manuel Moreno Martinek (Elgoibar, Gipuzkoa, 1965) nabarmendu dutenez. Bizkaian Bagara-ren aurkezpenean, iradoki zenuten euskararen ezagutza osasuntsu dagoela,...

Balmasedako institutura joateko garraio egokirik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Balmasedako institutura joateko garraio egokirik gabe jarraitzen dutela salatu dute

Karrantzako, Lanestosako, Turtziozko, Artzentalesko eta Villaverde Turtziozko familiek salatu dute euren seme-alabek Balmasedako institutura joateko garraiorik gabe jarraitzen dutela. 2023an egin zuten arazoa salatzeko lehen protesta, baina egoera ez da aldatu. «Balmasedako institutua da D ereduan ikasteko duten aukera publiko bakarra, eta ez dute hara heltzeko garraio egokirik», adierazi dute gurasoek. «Karrantzatik Balmasedarako Bizkaibuseko lineak ez ditu ikasleen beharrak asetzen: 06:45ean hartu beharko...

Basauriarrek «kolpe latza» hartu dute

Basauriarrek «kolpe latza» hartu dute

Basauriko Urbi auzoko bizilagunek «kezkaz» eta «amorruz» hartu dute Bridgestone enpresak apirilaren 1ean jakinarazitakoa. Hego Uribeko udalerrian duen plantatik 335 langile kaleratzeko asmoa du Japoniako pneumatiko konpainiak, eta, langileei ez ezik, herriko saltoki eta tabernei ere kalte egingo die neurriak. Izan ere, lantegiko beharginetatik asko basauriarrak dira. Horiek horrela, kaleratzeen kontrako mobilizazioekin bat datoz Urbiko bizilagunak. «Basauriarrentzat kolpe latza» izan...

«Nutriente kaltegarriak hartzen baditugu, bakterio kaltegarri gehiago izango ditugu mikrobiotan»

«Nutriente kaltegarriak hartzen baditugu, bakterio kaltegarri gehiago izango ditugu mikrobiotan»

Koloneko eta ondesteko minbiziaren inguruan faktore asko dira kontuan hartu beharrekoak: adina, genetika, ohiturak… baita mikrobiota ere. Gizakien gorputzean bizi diren mikroorganismoen multzoari deritzo mikrobiota, eta eragina du gaixotasunaren prebentzioan, garapenean eta tratamenduan, Naiara Gutiez Derioko CIC Bioguneko ikerlariaren arabera (Bilbo, 1998). [articles:2140106] Zergatik erabaki zenuen koloneko minbizia ikertzea? Unibertsitatean Bioteknologia ikasi nuen, eta han gehiago jakin nuen hesteetako mikrobiotaren...

Koloneko eta ondesteko minbizia: prebentzioak bermatu du biziraupena

Koloneko eta ondesteko minbizia: prebentzioak bermatu du biziraupena

Bizkaiko gizonengan eta emakumeengan intzidentziarik handiena duten minbizietan bigarrena da kolonekoa eta ondestekoa, eta, kasu guztiak kontuan hartuta, tumoreen artean eragin handiena duena. Minbiziaren Aurkako Bizkaiko Elkartearen estimazioen arabera, iaz 1.126 kasu atzeman ziren Bizkaian guztira: 672 gizonetan eta 454 emakumeetan. Halaber, pronostiko onenetakoa duten minbizietako bat ere bada: Arantza Gonzalez elkarteko prebentzio arloko koordinatzailearen arabera, garaiz diagnostikatuz gero kasuen %90 senda daitezke. Eta...